Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Arbitrajea. Gatazka juridikoak konpontzeko beste baliabidea

Egilea: Ixusko Ordeñana Gezuraga
Argitaletxea: Hiria, 2010
Orrialde kopurua: 236
ISBN: 978-84-9797-373-1

Ezaugarriak: Eskutartean duzun lanak gure ordenamendu juridikoan arbitrajea, liskarrak ebazteko baliabide osagarri gisa, aztertzea du xede. Liburu hau osatzen duten orrialdeek horrela egiten dute era oso, sistematiko eta kritikoan, analisi objektiboa eta subjektiboa uztartuz. Gainera, gai honen inguruan euskaraz azterketa sakon bat egiten duen lehenengo lana da. Horregatik, hizkuntza honetan epaibidetik kanpoko teknika honetara hurbildu nahi duen edonorentzat —unibertsitateko ikasle, Zuzenbidearen inguruko langile, zein beste edozein— ezinbestekoa da. Izan ere, sistema jurisdikzionalak bizi duen krisiak (geldotasuna, gehiegizko teknizismoa, eraginkortasun eza, atsekabetasuna,...), herritarrak ez ezezik, legegilea bera ere arbitrajearen aldeko apustua egitera bultzatu ditu. Baina desberdintasunak ebazteko teknika hau ez da hutsik gabekoa; indarrak eta ahuleziak aurkezten ditu. Guztietan egiten da indar liburu hau osatzen duten 10 kapituluetan, berauek jarraian edo gaien arabera, irakurlearen interesarekin bat, irakur daitezkelarik. Lehenengo kapituluan arbitrajearen kontzeptua eta ezaugarriak aztertzen dira, bigarrenean egun teknika hau arautzen duen legea (2003/60, abenduak 23koa), hirugarrenean arbitraje-hitzarmena eta laugarrenean arbitroaren irudia. Bi kapitulu eskaintzen dizkiogu arbitrajearen prozesuari, bostgarrena bere elementu orokorrei eta seigarrena hura osatzen duten faseei. Arbitrajearen emaitza edo fruituari, laudo arbitralari alegia, erreparatzen diogu zazpigarren kapituluan. Egun gizartean pil-pilean dagoen eztabaidaren ildotik, 8. kapituluan arbitrajearen eta jurisdikzioaren arteko harremana lantzen da. Bukatzeko, azken bi kapituluetan arbitraje bereziak eta teknika hau zuzenbidearen beste arlo batzuetan nola aplikatzen den azaltzen da.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media