Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Arkaitz Zarraga, Jean-Baptiste Coyos, Jone M. Hernández, Lionel Joly, Imanol Larrea, Loren V. Martínez, Belen Uranga eta Paul Bilbao
Argitaratzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Soziolinguistika Klusterra, 2010
Orrialde kopurua: 381
ISBN: 978-84-457-3055-3
Ezaugarriak: Soziolinguistikari buruzko eskuliburu bat euskaraz idaztea Soziolinguistika Klusterrak sortu zenetik (Andoain, 2004) izan duen amets eta erronketako bat da; Soziolinguistika Klusterrarena eta
bera osatzen duten bazkideena.
Eskuliburu honetan bildu nahi izan dira soziolinguistikaren nazioarteko oinarrizko teoria eta
ikerketak, eta Euskal Herrian teoria eta ikerketa horiek izan duten garapena. Soziolinguistikaren
oinarrizko kontzeptuen definizioak ere gehitu dira ataletan zehar eta liburuaren bukaerako glosarioan.
Sei atal ditu liburuak soziolinguistika sei aztergaitan banatzen dutenak: lehen atalak soziolinguistikari sarrera egiten dio, bigarrena hizkuntza-aldakortasunari buruzkoa da, hirugarrena hizkuntzaukipenaz mintzo da, laugarrena hizkuntza-jarrerei eta hizkuntza-ideologiaren ingurukoa dugu,
bosgarrena hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintzari dagokiona, eta azkena hizkuntzak aztertzeko ikerketa-metodoen gainekoa. Atal independenteak dira eta, beraz, edozein hurrenkeran
irakur daitezkeenak; jarraika edo mokoka.