Iñaki Begiristain.
Lanbidez CAFeko behargin, hogeitik gora antzerki-lan idatzi zituen: “Bizia bizi-truk”, “Apaiz, langille eta gizon”, “Bakartasun billa”, “Kiratsa dario”, “Igartutako landarea”, “Urrutiko intxaurra”, “Gorrotoa, heriotza eta negarra”, “Bata zu eta bestea ni”, “Hernialdeko apaiz txikia”, “Hitz hutsak”, “Arre astoa”, “Mariatto”... Maiz jaso zituen sariak Agora, Toribio Altzaga eta Denok lehiaketetan.
Antzerki-obrak idazteaz gain, talde zenbaiten suspertzaile eta antzezle ere izan zen. Alegin Kimuberri taldea sortu zuen eta Tolosako Oargi eta Egi-billa taldeetan ere zuzendari gisa ibili zen. Bestalde, txistugilea ere bazen eta horretan eman zituen bere bizitzaren azken urteak.