Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Xabier Amuriza
Argitaletxea: Lanku, 2010
Orrialde kopurua: 277
ISBN: 978-84-9373-405-3
Ezaugarriak: Liburuaren eskaintzak dio: “Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, diskurtso handiak baino soluzio txiki bat nahiago duten guztiei”.
Izatez, soluzio ‘txiki’ bat ez ezik, soluzio handiak eta asko ematen saiatzen da, hiru atal nagusitan:
I) EUSKARAREN HUTSUNEAK. Bertan, erlatiboan, konkordantzian eta beste hainbat arlo garrantzitsutan oraindik dauden arazo larriak planteatzen eta soluzionatzen ahalegintzen da.
II) ADITZAREN FANTASIA HEROIKOA. Aditzari buruzko atal luze hau arazoen planteatzea gehiago da soluzioen eskaintza baino, nahiz eta hemen ere irizpide eta bide oso zehatz batzuk markatzen diren.
III) HIZTEGI OSOA, NAZIONALA ETA BAKARRA. Sail luze honetan, hiztegigintzako hutsune oraindik handiak eta irizpide ustez nahasiak eta okerrak planteatzen dira, oso proposamen zehatzak eginez, saiakeraren sarrerako pasarte batek dioen ildotik:
“Lehiaren lege gupidagabez baino ez bada ere, bada inguruko hizkuntzekin nahitaez konpartitu behar dugula uste dudan ondare komun oso zabal bat, gramatikak eta hiztegiak orain arte onartzen ausartu diren baino askoz zabalagoa, eta erabaki dut ez egotea hizkuntzalari, hiztegilari, gramatikari eta arauemaileen zain. Badakit bat baino gehiago aurkitzen direla nire antzeko sentieran, eta baliteke horiei ondo etortzea lan honetan planteatzen diren arazoak, eta eskaintzen diren soluzioak”.
Iturria: Sustatu