Marzelino Soroa.
Euskarazko obra bat estreinakoz taularatu eta sona handia lortzearen meritua du komediagile donostiarrak. “Iriyarena” zartzuela moduko obrak lortu zuen arrakastari esker (1878), behin eta berriz jokatuko ziren obrak utzi zizkion mende berriari: “Anton Caicu”, “Gabon”, “Au ostatuba!”, “Lapurrak, lapurrak!”, “Abec Istillubac”...
Artikuluak ere erruz idatzi zituen Jose Manterolak sortutako Euskal Erria aldizkarian. Omar Celin Oarso ezizenez izenpetzen zituen lanok.