Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Kazetariaren metamorfosia aro digitalean

Koldo MESO AYERDI
Javier DÍAZ NOCI
José LARRAÑAGA ZUBIZARRETA
Ainara LARRONDO URETA

Ingurunea, audientziak eta euskarria aldatu egin badira, nolatan ez da aldatuko bada kazetaria? Ikuspegi kontzeptualetik, idazteko gaitasuna, jendetasuna eta ezagutza mekanografikoak zituen pertsona izatetik, teknologikoki aktiboa duen jarrera izatera igaro da. Gero eta sofistikatuagoak diren tresnak erabiltzeari esker, goranzko eta beheranzko glokalizazioko kazetaritza modu erregularrean jarri dute martxan eta horrekin egin zaio aurre informazio mailako eskasiari eta edukien homogeneizazioari. Hori dela eta, erredakzioetako birmoldaketa teknologikoak, azken hamarkadotan etengabeko eguneratzeetara zabalik dagoen ziklo gisa agertzen denak, komunikazioan oro har izan du eragina (software arloan, bereziki). Beste behin ere, tresna berriak ezartzeak kazetaritzako ohiturak aldatu ditu, eta agian, arrazoi hori dela eta, iraultza edo karrera berriz asmatu izana aipatu beharrean, eboluzioaz hitz egin beharko genuke hori definitzeko. Hori dela eta, sakelako telefonoak informazioaren berri zuzenean ematea eta irrati bidezko adierazpenak mikrofono beharrik gabe jasotzea ahalbidetzen du. Posta elektronikoa agertu artean, fax bidez bidali ohi ziren denbora gutxirekin elkarrizketa egin behar zitzaien pertsonaiek bete behar zituzten galdera-sortak. Foroek, aldiz, irakurleak iturri bihurtzen dituzte, eta telebistak, mugimenduan dauden errealitateak erreproduzitzea ahalbidetzen du.

Labur-labur, Internetek kazetariari oinarrizko bi funtzio eskaintzen dizkiola esan dezakegu: munduko liburutegirik handienera eta komunikatzeko formula berrira sarbidea. Ikuspegi bikoitz hori kontuan hartuta, Internetek gure lanbideak sortu dituen aldaketak batez ere hiru alderditan ikus ditzakegu: giza harremanak, lanaren perfekzionamendua eta denbora eta dirua gutxitzea.

Sozializazio berria

Telematikaren aplikazioak argitaratzeko espazio berria sortzeaz gain, esparru sozial berria ere eragin du. Interneti esker, kazetarienganako irisgarritasuna orekatu egiten da. Internetek profesionala informazioaren beste igorle eta hartzaile batzuekin lotzen du, eta horrek hiru sektore nagusiren arteko harremanetarako formula berriak sortzea ahalbidetzen du: erredakzioko lankideak, informazio-iturriak eta irakurleak.

Bestalde, mezularitzako oinarrizko tresna horren erabilera zabalak esan nahi du igorlea eta hartzailea sistema integratu batez baliatzen direla. Kasu horretan, konputagailu sortzailea hartzailearen berdina da eta rolen trukea gertatzen da. Hau da, Internetekin, informatzaileak informatu bihurtzen dira eta alderantziz. Kazetariek eta irakurleek iturri horiek sortzeko, kontsumitzeko eta horietara sartzeko aukera dute. Horretatik eragozpen bat ondoriozta dezakegu: editorearen funtzioa hedatzea. Kazetariak, askotan, maila ertaineko internautari egin behar dio aurre; izan ere, potentzialki, edozein erabiltzailek idatzi eta eseki dezake albistea sarean.

Argazkia: CC BY - Andrew Mason

“Telematikaren aplikazioak argitaratzeko espazio berria sortzeaz gain, esparru sozial berria ere eragin du”.
Argazkia: CC BY - Andrew Mason.

Laneko ohituren perfekzionamendua

Kazetariak azken hamarkadan izan duen metamorfosiak ez du aurrekaririk lanbidearen historian. Haien eguneroko lanean eragina duten aldaketa sakon eta handien artean, nabarmendu beharrekoa da zehaztasun handiagoa, deszentralizazioa eta bat-batekotasuna.

Nabarmendu beharreko beste gai bat egunerokotasunarekin duen konpromisoa handitzea da. Interneten, informazio-arrazonamendua irekita dago denbora mailako ikuspegitik, eta edozein hedabidek edukiak astean edo egunean behin bakarrik berritu behar ez izatea ahalbidetzen du. Albisteak minuturo aldatu eta berehalakotasunik handiena lor daitekeen arren, kontuan izan behar da ordutegi mailako tartea dagoela (gauekoa batez ere) eta kasu horretan zaila da albistea sakontzea eta alderatzea, eta gehienetan, aurrerapen soil bihurtzen da.

Dokumentazioari edota ikerkuntzari dagokion fasea ere irisgarriagoa da, eta horrek ahalbidetzen du erabilitako eta aukeratutako iturrien kopurua handitzea eta informazioa bizkorrago egiaztatzea. Oso esparru espezifikoetara sartzeko gaitasuna sarearen tematizazioak eta espezializatutako posta-zerrendetako harpidetzak bermatu ohi du. Kazetaritzako enpresak hasi dira ulertzen ikerkuntzako kazetaritzaren aro berri hori ez dela ekonomikoki garestia orain arte beren gain hartu dituzten gastuekin alderatuta.

Amy Gahranen arabera, abentura digitala da ikerkuntzako kazetaritzarako euskarri ezin hobea, arrazoi hauek direla eta:

- Komunikabidearen nortasuna eratzen eta indartzen du.

- Sarean kazetaritza onaren adibideak daude.

- Komunikabideek oraindik ez dute Interneten trena galdu.

- Sarera pasatu diren kazetari tradizional onen aldaketa handia dago.

- Webguneei sinesgarritasuna eman, etika onartu eta eduki originalak eskain daitezke irakurlearen leialtasuna jasotzeko.

- Komunikabide zaharrek dituzten elementurik onenak (kazetaritzaren oinarrizko balioak) eta berrienak (elkarreragina, abiadura eta azkartasuna) bateratzea ahalbidetzen du.

- Talentudun kazetarientzako aukera gehiago dago.

- Multimedia izaera dela eta, lehenengo albisteak Interneten sortu behar dira, eta handik, gainerako komunikabideetarako bertsioak atera.

Aurreko abantailek erraztu egiten dute Internetek informazio eskasia desagerraraztea eta testuinguru horren baitan kazetariaren rolaren balioa handitu egingo da. Haren lanak hauek izango dira: albisteen aukeraketa, hierarkizazioa eta egiaztatzea, komunikabidearen sinesgarritasun/kalitatea ez gutxitzeko.

Internet sare unibertsala eta herrikoia den arren, erabiltzaileak aldi baterako errentagarritasuna eskatuko du; hori dela eta, komunikabideek online egindako aukeraketa aintzat hartuko da. Horrekin lotuta, kazetariak sarean informazioa bilatzeko eta prozesatzeko estrategiak menderatu behar ditu bookmarka erabiliz eta bilaketa motorrei, indize tematikoei eta metabilatzaileei zuzendutako funtzio espezifikoak banatzen emandako denbora amortizatu ahal izateko.

Beste abantaila bat da datu base horretarako sarbidea ez dagoela erakundeen, enpresen edo komertzioen ordutegien menpe. Horrek informazioaren profesionalaren mugigarritasun handiagoa eta laneko ordutegiaren aldaketa ahalbidetzen du, horrek “kaleko kazetariaren” eredu klasikotik aldentzea indartzen baitu kazetaritza pasiboaren mesedetan.

Baina badago onura gehiago: informaziorako sarbide demokratikoenek lehen berrien balioa handitzen dute; informazioa ez da albiste soila, errealitatea mekanismo hipertestualen bidez ulertzeko bide berriak sortzen baitira; distantziak gutxitzen dira eta horri esker nazioarteko albisteen jarraipena modu profesionalagoan egin daiteke eta, horrenbestez, informazioaren estaldura handitzen da. Gainera, zerbitzuen kazetaritza aberasten da.

Denbora eta gastuak gutxitzea

Baina kazetariak Interneten topatu zuen lehen abantaila nagusia enpresa arlokoa izan zen: informazioa jasotzeko joan-etorriak ekiditeko denbora aurreztea, alegia. Izan ere, aurreko bi alderdiek denbora eta dirua oinarri dituzten ekonomia aipatzen dituzte, eta horiek hurrengo puntuotan zabalduko ditugu:

-Mezularitzaren erabilera gutxitzea.

-Kazetariak nonahikotasun gaitasun irrikatua du.

-Bilaketen aldiak mugitzeko, gainera, kazetarientzako atari espezifikoak agertu ziren, baina profesionalak kontuan izan behar du iragazkia edo lan partziala dela. Errendimendua ahalik eta gehien aprobetxatzeko, gogoan izan behar da komunikabide nagusiak saiatzen direla erredaktoreek bilaketa neketsuak egiten orduak gal ez ditzaten.

-Aurrerapen teknologikoek laguntzarik behar ez duten kazetariak sortzen dituzte.

-Kamera digital batekin hartutako irudiei esker, errebelatzeko prozesua ekidin daiteke eta transmititzeko errazak dira.

-Teknologiak ere ikus-entzunezko ekipoen neurria ere gutxitu egin du.

-Telebista kateek eta irrati kateek mundu mailako audientziak izan ditzakete. Internetek oztopo geografikoak ez ezik, lege mailakoak ere gainditzea ahalbidetzen du.

-Negozio aukerak nabarmen ugaritzen dira. Telebista kate batek egunkari digitala edo irratia sor dezake online, edo alderantziz, eta kostua ezin da alderatu oro har mahaigaineratu ohi diren zenbatekoekin. Izan ere, hirurak sortzeko behar den teknologia berdina da Sarean eta multimedia plataforma gisa eskaintzen da.

“Kazetariak Interneten topatu zuen lehen abantaila nagusia enpresa arlokoa izan zen: informazioa jasotzeko joan-etorriak ekiditeko denbora aurreztea, alegia”.
Argazkia: CC BY - derekGavey.

Aipatu ditugun hobekuntza horiek nabarmenak izan arren, zoritxarrez, XXI. mendeko kazetariak oraindik ez du ordutegi finkorik eta jasotzen dituen exijentziak ugaritu egin dira mundura zabalik dagoen ordenadorea laguntzaile moduan izanda: lehen erreportajea prestatzeko astebete behar bazen, orain eguneroko emaitza bihurtu da eta horrek estres mailak okertu eta produktuaren kalitatea ere ezbaian jar dezake. Izan ere, kazetaritza, tradizioz, arteen munduarekin eta narrazio mailako sormenarekin lotutako lanbidea da, ez idazketa mekanikoarekin. Baina ideien eta lexikoaren ekarri horrek, askotan, denboraren presioaren arerio den aldartea eskatzen du. Puntu honaino iritsita, agian ez da zuzena izango letren esparrua kazetaritzarekin lotzen jarraitzea, haren lanaren izaera teknikoa ukaezina baita XXI. mendean.

Ziberkazetarien prestakuntza

Orain arte kazetari-funtzioari buruz egindako ikerketek aldaketa argiak egiaztatzen dituzte lanbidearen egoeran; poliki-poliki profesionalizatu egin da lan hau, gero eta konplexutasun gehiago daukan jarduera izanik, batzuetan lanbidearen esparru zehatzak gaindituz. Eboluzio horren erritmoa arindu da azken urteotan, komunikatzeko era desberdinak gauzatzeko kazetariak eragin dituzten eredu berrien agerpenarekin bat etorriz. Kazetariek oinarrizko funtzioak mantentzen dituzte, nahiz eta Internetek inposatzen dituen berezko ereduak ikasi egin behar.

Ezaguna denez, kazetariak komunikatzen ikasi egin behar du, kontutan hartuz non egiten duen bere lana. Horrek suposatzen du eskuragarriak diren eredu desberdinek inposatzen dituzten lan egiteko era diferenteak ezagutu behar dituela. Eta eredu desberdin horien artean, azken urteotan Internet kokatu da, lehentasunezko toki bat betez. Honek arau espezifikoak ditu baita erredakzioetan eta deontologia arloan beren eragina zabaltzen duten lanerako metodologia berriak ere. Horrek kazetarien eguneroko lan egoeran eragin handia izan du. Planteamendu informatibo berriei aurre egitea zibermedioek onartu ahala, profesional hauek erronka berriekin egiten dute topo. Eta erronka hauei eredu berri honek eskaintzen dituen aukera berriekin bakarrik egiten diete aurre. Panorama honen aurrean, ez da zaila ulertzea esaten denean muga oso goian jartzen dela kazetaria izateko, are gehiago Internet bezalako orokortua eta konbergentzia gorakorreko sektore batean. Interneten zerbitzu gehiago eskaintzen dira, eskaintza mugagabea da, audientziak gero eta gehiago segmentatzen dira eta neurri berean elkarreragin gehiago dago publikoen artean.

Kazetarien funtzioak birkontsideratuak izan dira sarean, non EAEko komunikabide enpresek elkarkide on bat aurkitu duten beren negozioak handitzeko; oraindik adin-nagusitasun lortu barik, jarraikako heldutasun garrantzitsu bat eskaintzen duen merkatu batean kokatu da. Eta horrek eskaintze digu aukera on bat aurkitzeko jokabide garrantzitsu batzuk, kontutan hartzekoak Interneteko arloan lan egiten duten kazetarien aldetik, batez ere ikusten baldin bada azken urteotan EAEko komunikabideek Interneti emandako garrantzia eta beren erredakzioen profesionalizazioari. Merkatu honek daukan potentziala ezagutua, beren komunikazio estrategiak bideratu dituzte eredu propioen bila, edukien ekoizpenerako parametro berriak planteatuz. Horrek eduki horien elaborazioan parte hartzen duten kazetarien lanean eragina du zuzen zuzenean.

Egoera honen aurrean, Euskal Herrian kazetari-lana ibiltzen ari den bide berriak itxaropentsuak suertatzen zaizkigu, nahiz eta epe ertainera lan eta prestakuntza-erronkez beteta etorkizun bat antzeman.

Interesgarria iruditzen zaigu beharrezkoa dela kazetarien prestakuntza osoa, hauek aldi berean lan konkretu asko egiteko gauza izan daitezen. Lan hauek, esan beharrik ez, ez daukate zer ikusirik orain arte komunikabide konbentzionaletan egin dituzten ohizko lanekin.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media