Balendiñe Albizu 1914ko irailaren 18an jaio zen Zumaian

Balendiñe Albizu

Balendiñe Albizu.

Zumaian 1914ko irailaren 18an jaio zen Balendiñe Albizu, eta 2002ko irailaren 20an hil. 36-39ko gerrari ihesi ibili zen Ondarroan, Mundakan eta Bilbon. Gernikako bonbardaketari buruzko poema da idatzi zuen lehena: Gernika sutan. Venezuelara joan zen 1940an; Euzkadi, Euzko Gaztedi, Sabindarra, Irrintzi aldizkarietan eman zituen bere lanak. 1972an Itxaropena argitaldariak plazaratu zion “Nere olerki txorta” liburua. Santi Onaindiak argitaratu zituen bere poema ia guztiak 1984an: “Olerkiak”. 1995ean itzuli zen erbestetik.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media