Jose Maria Etxaburu, Kamiñazpi, 1913ko irailaren 23an jaio zen Ondarroan

Jose Maria Etxaburu

Jose Maria Etxaburu.

Ondarroan jaio arren, ia bizitza osoa eman zuen Hondarribian.

Herriko berriak idazten hasi zen Ekin aldizkarian. Era berean, Euzkadi egunkarian idatzi zuen, “Iturri ondo” eta “Iturrondo” ezizenekin. Gerra amaitu ondoren, 1957an hain zuzen ere, Zeruko Argia aldizkarian idazteari ekin zion, bertan hautatu zuen “Kamiñazpi” ezizena. Honez gain, Goiz Argi, Karmel, Anaitasuna, Jakin eta El Bidasoa aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak.

1966ko azaroaren 25ean, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. 2001eko azaroaren 30ean, Hondarribiko Udalak omendu zuen. Euskerazaleak elkarteko kide zen eta EIEko bazkide.

1968an Hondarribiaren gaineko liburua argitaratu zuen, Ondarrabiako kondaira (Itxaropena). 1989an, memoria liburua kaleratu zuen: Nere lau urteko ibillerak (Etor, Auspoa bilduma). Guda zibilean ikusitakoak eta bizitakoak kontatzen zituen. Ondoren, Frantzian erbesteratu zen. Bertan eman zuen, pinu mozketan ere jardun behar izan zuen, zenbait denbora Euskal Herrira itzuli aurretik. Frankistek preso hartu eta behartutako beharrak egin behar izan zituen Aritxulegiko tunelean. Ondarroako euskalkian idatzi zituen, frankisten beldur, sekretupean gorde beharreko aipatu memoriak.

1991n bere artikuluen bilduma kaleratu zuen Itxaropena argitaletxeak, Nere idazlan bilduma izenburuarekin.

1995ean Ondarroako kontuak (Sendoa) liburua eman zuen argitara: bere jaioterriko antzinako kontaerak eta kutsu pertsonaleko historiak tartekatzen ditu aipatu lan honetan.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media