Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Edurne Elizondo
Argitaletxea: Txalaparta, 2011
Orrialde kopurua: 220
ISBN: 978-84-8136-624-2
Ezaugarriak: 1990eko hamarkadan milaka euskal gaztek
ezezko borobila eman zieten armada espainiar
eta frantsesari. Ezezko erradikal horrek
belaunaldi oso bat goitik behera markatzeaz
gain, euskal jendarte osoa zeharkatu zuen,
soldaduskarekin amaitzeko gai izan zen mugimendu
horrek armadekin bat egitera deitu
zituzten gazteak gainditu, eta herritar multzo
guztiz zabala borrokara biltzeko gaitasuna
izan baitzuen. Mugimendu anitz horrengana
hurbiltzeko arrazoiak ugariak izan ziren: antimilitarismoa,
abertzaletasuna, bakezaletasuna...
Liburu honek intsumisioaren baitako
ahots eta ikuspegi guzti horiek bildu nahi
izan ditu, irakurleak bere ondorio propioak
atera ditzan, protagonisten hitzetan ezinbesteko
ariketa izango baita hori oraingo eta
etorkizuneko borrokei ekiteko.