Juan Jose Alkain Iruretagoiena, Udarregi, 1829ko urriaren 1ean zendu zen Usurbilen

Udarregi Usurbilen hil zen

Udarregi Usurbilen hil zen.

Juan Jose Alkain Iruretagoiena, Udarregi ezizenez ezagunagoa, gipuzkoar bertsolaria izan zen. Aiako Uztaeta-buru baserrian jaio zen, baina bere bizitzako zatirik handienean Usurbilgo Artikula-aundi baserria izan zuen bizileku. Nekazaria zen bizibidez, eta plazarik plaza bat-bateko saioetan asko ibili zen. Haren bertso askorik ez zaigu heldu, alfabetatugabea baitzen. Bertso paperen bat argitaratu nahi zuenean, Usurbila jaisten zen; han, berak diktatutako lerroak idazten zizkion herriko organista Jose Txikik.

Aita Zabalak Udarregi bertsolaria (1966) liburuan bildu zituen Udarregiren bertso paperak. Ospetsuenak, britainiarrek Donostia erre zuteneko gertaerei jarritakoak, 1893an eginak.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media