Gotzon Garate.
Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan Lizentziatua zen, eta teologia eta filologia ikasketak ere egin zituen Insbruckeko Unibertsitatean. Filosofian doktore izendatu zuten, Madrileko Unibertsitate Complutensean. Honez gain, Marxismoan espezializatu zen bi urtez, Friburgoko Unibertsitatean.
Irakaskuntzan aritu zen urte askoan. 1978an, Euskal Filologia karrera sortu zuen Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate honetan, Euskal literaturan katedratikoa zen. Marxismo-irakasle izan zen soziologian, komertzialean eta historian.
Idatzizko obra oparoa utzi du Garatek, hainbat alorretan. Literaturan narraziogintza eta eleberrigintza landu zituen; besteak beste, nobela beltza euskaraz lantzen aitzindarietako bat izan zen. Saiakeraren arloan marxismoaren ikerketan nabarmendu zen, eta pentsamendu horrek nazio askapenarekin zituen harremanak landu zituen bereziki. Hizkuntzalaritzaren arloan atsotitz eta esakuneak biltzen egin zuen lan handia. 1967an abiatu zuen bilketa lan hori eta 1995ean argitaratu zuen Euskal atsotitzak.
Gotzon Garate 74 urte zituela zendu zen Bilbon 2008. urtean.