Bittor Kapanaga 1925. urteko urriaren 15ean jaio zen Otxandion

Bittor Kapanaga

Bittor Kapanaga.

Eibarrera joan zen industria-maisu ikasketak egitera 1953an inguruan, Eibarko gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen beste zenbait euskaltzalerekin batera.

1953an Euzko Gogoan ekin zion idazteari eta geroago etorriko ziren Zeruko Argia, Jakin, Txistulari, Karmel eta Anaitasuna aldizkarietarako idatzi zituen kolaborazioak.

1978an Euskera erro eta gara argitaratu zuen, euskararen jatorriaren gaineko ikerketa.

Olentzaro argitaletxean eman ditu argitara gainontzeko lan guztiak, hala nola, Badator olentzaro, Olentzaro: sua hilda, Olentzaroren aurpegiak, Olentzaroren lagunak eta 1995eko Oxinondoko gertaerak.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media