Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Nigel Warburton
Argitaletxea: UPV/EHU, 2011
Orrialde kopurua: 176
ISBN: 978-84-9860-543-3
Ezaugarriak: Oinarrizko filosofia idazlanak gozo eta erraz sarrarazten du
irakurlea filosofiaren munduan. Kapitulu bakoitzak filosofiaren arlo
giltzarri bat jorratzen du, oinarrizko ideiak eta gaiak azalduz eta
arakatuz:
- Frogatu al daiteke Jainkorik baden?
- Nola ezagutzen ditugu zuzen dena eta oker dena?
- Nola definitu behar genuke adierazpen-askatasuna?
- Ba al dakizu nola dabilen zientzia?
- Zure gogamena eta gorputza bat al dira?
- Defini al dezakezu zer den artea?
Liburu arrakastatsu honen azken argitaraldirako, Nigel Warburtonek
atal berriak gehitu dizkio zenbait kapituluri, berrikusi egin ditu
beste batzuk, eta eguneratu egin ditu irakurgai osagarrien atalak. inoiz
filosofia zer den galdetu badiozu zeure buruari, edo ea mundua
benetan uste duzun bezalakoa ote den, hauxe duzu zeuretzako liburua.
Nigel Warburton senior lecturer da open University-n. Zenbait
liburu idatzi ditu; besteak beste, Philosophy: The Classics;
Philosophy: Basic Readings; Thinking from A-Z, eta The Basics of
Essay Writing.
«Oinarrizko filosofia filosofiarako sarrerarik gomendatuena da
oraindik ere, merezimendu osoz, merkatuan direnen artetik.
Warburton-ek pazientzia du, zehatza da, eta, batez ere, argia. Ez da
filosofiarako sarrera labur hoberik».
(Stephen Law, The Philosophy Gym idazlanaren egilea)