Jose Mari Satrustegi 1930eko azaroaren 15ean jaio zen Arruazun

Jose Maria Satrustegi Zubeldia

Jose Maria Satrustegi Zubeldia.

Jose Maria Satrustegi Zubeldia, etnografoa, idazlea eta itzultzailea. Madozko erretore, Luzaideko bikario eta Urdiaingo erretore izan zen. Euskaltzain osoa 1963az geroztik, eta Euskaltzaindiko Idazkaria ere bai, urte luzez.

Artikuluak eta liburuak ehunka idatzi zituen, eta euskarazko onomastika (pertsona eta leku izenak) eta gai etnografikoak landu zituen gehienbat, euskaraz zein gaztelaniaz. Fontes Linguae Vasconum filologia aldizkaria eta Cuadernos de Etnografía y Etnología de Navarra etnografia aldizkaria sortu, abiarazi eta bideratu zituen. Lan handia egin zuen euskara ikertzen eta euskararen erabilera sustatzen.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media