Agustin Anabitarte idazlea 1891ko azaroaren 20an jaio zen Donostian

Fuente: Argia - Gure mendea

Agustin Anabitarte

Agustin Anabitarte.

Donostian sortu zen 1891n eta merkataritza eskolan egin zituen ikasketak. Euskal aldizkari ugaritan kolaboratzeaz gain “Usauri” (1929), “Donostia” (1932) eta “Poli” (1958) nobelak idatzi zituen. 1929an eta 1932an Euskaltzaindiko “Schuchardt saria” irabazi zuen. Argazkilaria ere bazen eta bidaietako erreportajeak eta bidaietako kronikak burutu zituen (“Aprika-ko basamortuan”, 1961).

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia