Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Animalien aferak

Egileak: Juan Ignacio Pérez Iglesias, Miren Bego Urrutia Barandika
Argitaletxea: UPV/EHU, 2011
Orrialde kopurua: 340
ISBN: 978-84-9860-568-6

Ezaugarriak: Nola irauten dute bizirik? Zer trikimailu darabilte arrakasta izateko? Halako galderak bururatzen zaizkigu maiz animalien bizimoduei erreparatzean, baldintza gogorretan aurrera ateratzeko gai direla ikusten dugularik batez ere. Animaliarik arruntena aztertzean ere aurkitu dezakegu zerbait bitxi edo deigarria.

Askotariko animaliak aztertu ondoren, argi gelditzen da nahiko urriak direla erabiltzen dituzten mekanismoak; hala ere, aniztasun zoragarria aurkitzen dugu animalien artean, baldintzen, beharrizanen eta taldearen arabera. Horren adibide dira Animalien aferak izenburupean bildutako istorioak. Bitxitasuna gorabehera, eredugarri direlako aukeratu dira, eta guztietatik atera daiteke animalien funtzionamenduari buruzko irakaspenen bat. Bederatzi ataletan antolaturik datoz, gaion harian: animalien tamainaren eragina; hotzari eta beroari aurre egiteko erak; ura, oxigenoa eta janaria lortzeko baliabideak; harrapariengandik ihes egiteko zein harrapakinak ehizatzeko moduak; ondorengoen biziraupena bermatzeko estrategiak...

Literaturak askotan hartu ditu animaliak protagonistatzat, fantasiaz gehienetan; istoriootan, animalien bizitza erreala dugu, bere horretan, literatura ederra.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia