Enrike Zubiri Manezaundi 1943ko abenduaren 20an hil zen Iruñean

Fuente: Argia - Gure mendea

Enrike Zubiri, Manezaundi

Enrike Zubiri, Manezaundi.

Luzaiden sortua, pintorea zen lanbidez. Parisen ikasi ostean Iruñera jo zuen bizitzera eta bertan eskolak ematen hasi zen. Idazketari dagokionez, ez zuen libururik utzi bizi zelarik, baina artikulu ugari argitaratu zuen garaiko prentsan; beste idazlan asko betiko galdu dira, 36ko gerran familiak erre egin baitzituen, faxisten beldurrez. Erretratu eta ipuin kostunbristak izaten dira askotan Manezaundiren artikuluak, baina esku fin eta trebez idatziak, inpresionista baten pintzeletik irten balira bezala.

Donibane Garaziko euskara —bere jaioterrian ere egiten zena— erabili zuen idazteko. Oso berea zuen idazteko estiloa: esaldi laburrez, esaera doi eta juxtuz ematen zituen azalpenak eta xehetasunaren bila zebilen beti. Umore fin eta errukibera zuen. Herria eta herritarrak ezagutzen dituenaren psikologia ageri du Manezaundik.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia