Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Patxi Juaristi Larrinaga
Argitaletxea: UPV/EHU, 2011
Orrialde kopurua: 348
ISBN: 978-84-9860-583-9
Ezaugarriak: 1936ko irailetik 1937ko apirilera, guda lerroa geldirik egon zen Markina-Xemeingo lurretan, eta herritarrek eraso bortitz ugari jasan behar izan zituzten. Gainera, behin erreketeak herrian sartu eta gero, errepresio basatia hasi zuten abertzaleen eta ezkertiarren aurka. Zaharrenen artean, Gerra Zibileko oroitzapenak oso indartsuak dira. Hala ere, agintari frankisten alderako beldurrak, galtzaile izatearen lotsak, momentu mingarri guztiak bizkor ahanzteko gogoak, edota seme-alabei galtzaile sentimendua ekidin nahiak belaunaldien arteko transmisioa oztopatu zuten. Bestalde, irabazleek ez zuten nahi memoria historikoa askorik jorratzea, lotsatzeko moduko ekintzen erantzule zirelako. Ondorioz, gerra ostean jaiotako gutxik izan dute gertatu zenaren ideia argi bat.
Gizarte batzuetan, gerren oroitza oso ondo gorde da. Euskal Herrian, Gerra Zibila oro har lantzen duten lanak egin dira, baina, nire ustez, herriz herri gertatu zena ez da behar bezala ikertu, eta belaunaldi berriok gutxi jaso dugu gure hurbilekoei gertatukoari buruz. Liburu honek hutsune hau betetzen lagundu nahiko luke.
Gerrak sortutako samina berreraikitzeak eta kontatzeak ez du biktimen sufrikarioa arintzen, baina bizi izan zutena ulertzen laguntzen digu besteoi, elkartasun sareak sendotzen ditu belaunaldien artean, eta etorkizunean saihestu behar den bidea erakusten; herritar jakintsuagoak, irizpide sendoagokoak eta, ondorioz, askeagoak ere sortzen ditu.