Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Josu LARRINAGA ZUGADI
Gaur egungo zenbait gizarte eta kulturatan bizirik diraute, oraindik, urte batetik besterako iragaitza-erritualek: garai hobeak, zoriontasuna eta zorte ona opatzea elkarri; osasuna eskatzea, edo gauden baino okerrago ez egotea... Erritu horietakoak ditugu “Gabonsariak”, gaur egun ere bizi-bizirik dirautenak.
Izen ugari eman ohi zaizkie: gaztelaniaz, aguinaldo, aguilandos, aguillando edo estrenas (estreinatu ohi den oparia edo saria); euskaraz, “gabonkariak”, “gabonsariak”, “urtats” (urteko lehen eguna) eta “urtets”. Gabonetako oparia, iragarpen onak edo jasotako opariagatiko esker ona adierazten dute.
Dirudienez, ohitura zaharra da, zenbait kulturatan, elkarri opariak ematea eta zorte ona opatzea urte berria hastean. Eguinand hitz zeltak, adibidez, Urteberriko oparia adierazten du. Leku batzuetan datil lehorrak eta gozokiak oparitzen ziren. Latineko strenae hitzak, berriz, urte hasierako edo pertsona baten jaiotza-urteurreneko opariak adierazten ditu. Strenia jainkosa sabinaren basoko fruta-zuhaitzetako adarrak izaten ziren, hasieran, opari haiek, eta naturaren betiereko itzulera eta birsorkuntza erritua adierazten zuten, hots, naturaren erritmo-erregulartasuna, edo oreka soziala.
Bestalde, erromatarren antzinako ilargi-egutegiak, latin urteari zegokionak, martxoa zuen urte-hasiera. Gero, eguzki-egutegia ezarri zenean (Julio Zesarrek, K.a 45. urtean), urtarrilaren bata jarri zen. Aipatzekoa da, halaber, Aurelio enperadoreak, 274. urtean, abenduaren 25a jarri zuela eguzkiaren jaiotza ospatzeko eguntzat; IV. mendean, data hori bera hautatu zuen Elizak Jesusen jaiotzarako. Gabon eta Errege Eguneko jaiak elkarrengandik bereizi egin zituzten, bestalde, 377. urtean (ordura arte, egun berean ospatzen ziren biak).
Irakurleen iritziak: