Herri musikaren 6. eta 7. jardunaldiak

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Herri Musika Zaleak, 2010
Orrialde kopurua: 275
ISBN: 978-84-937451-3-4

Ezaugarriak: Oiartzungo Herri Musikaren Txokoak eta Hernaniko Musika Eskola Publikoko Alboka Taldeak elkarlanean albokaren ibilbidea aztertu zuten jardunaldiak antolatu zituzten 2007an. Euskal Herriko soinu tresna bereziaren ondoan launeddas-a izan zen Sardiniako adituek aurkeztuta.

Kaleetan barrena ibiltzen den albokaren ondoren, urtebete beranduago, kaleetan entzunagatik, askorik mugitzen ez den soinu tresna baten txanda izan zen. Ezkilen funtzionamentua eta historia jorratu zen 2008ko herri musikaren jardunaldietan. Horretarako, hainbat eskualdetako adituak bildu zituzten Oiartzunen Herri Musikaren Txokoak eta beraiekin antolakuntzan aritu ziren Associaciò Cultural Campaners de la Catedral de València, Amurrioko Kanpaijole Elkartea eta Arientzako Kanpaijole Eskolak.

Herri Musikaren 6. eta 7. Jardunaldietan esan eta gertatutakoak bildu nahi ditu liburu honek bere orrien artean inprimitutako testu eta argazkiekin.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia