Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Uztapide bat-batean
Antologia

Egileak: Nikolas Aldai eta Pello Esnal
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009
Orrialde kopurua: 374 + CD
ISBN: 978-84-7907-617-7

Ezaugarriak: 2009an egin ziren ehun urte Uztapide jaio zela. Mendeurrena zela eta, Zestoako Uztapide Gogoan bertsozale-elkartekoek, milaka bertso eskuetan zituztela, Auspoari eskatu zioten ea liburu bat plazaratuko zuten Uztapideren bertso onenekin. Eta horrela egin zuten.

Talde lana izan zen ondorengo emaitza: bertso esanguratsuenak aukeratu, beste bertso batzuez osatu, dena egituratu, transkripzioa bateratu, eta iruzkin eta azalpen egokiz hornitu.

Emaitza ez da soilik Uztapideren bat-bateko bertsoen bilduma. Horiekin batera dugu, era berean, hainbat eta hainbat bertso-lagunen jarduna ere, Euskal Herriko hainbat auzo eta herritan gauzatua, batik bat 1960tik 1972ra bitartean.

Gainera, CD batean bildu dira zenbait bertso-saio esanguratsu.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia