Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Ekologia
Kontzeptuak eta aplikazioak

Egilea: Manuel C. Molles Jr
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011
Orrialde kopurua: 616
ISBN: 978-84-9860-551-8


Ezaugarriak: Aurkikuntza berrien erritmoa azkar doanez, diziplina zientifiko dinamiko bat irakastea —hala nola ekologia— erronka handia da. Baina ekologiako irakasleen eta ikasleen erronka are handiagoa da, sistema ekologikoak maila askotan mehatxatzen dituzten ingurumenarazo premiazkoetan ekologiak duen garrantzia kontuan hartzen badugu. Ikasleak arazo horiek ulertzeko eta konponbideak diseinatzeko hezten saiatzen garenean, ekologiaren alderdi guztiak dira garrantzitsuak. Beraz, ekologiaren hastapenetan azpidiziplina garrantzitsu guztien oinarriak bildu beharko lirateke.

San Antonion (Texas), Ecological Society of America elkartearen 1991ko bileran, Paul Risser ekologo ospetsuak arloko kontzeptu garrantzitsuenetan kontzentratzeko erronka bota zien ekologiako irakasleei. Risserrek proposatu zuen kontzeptu nagusietan kontzentratuz gero diziplinaren egitura sendo bat eskainiko geniela ikasleei, gero kontzeptu horien gainean eraikiz joateko.

Liburu honekin Risserren erronkari erantzun nahi izan diot. Kapitulu bakoitzean, bi eta bost kontzeptu nagusi bitarte jorratzen dira, eta ikasleari gaiaren laburpen erabilgarri eta gogoangarria aurkezten zaio. Kontzeptu bakoitza kontzeptuaren ebidentzia eskaintzen duten azalpenez lagunduta dago, eta, azalpen horien bidez, ekologiaren orotariko esparruetan erabiltzen diren ikerketahurbilketak eskaintzen zaizkie ikasleei. Ahal denean, jatorrizko ikerketa eta hori egin zuten zientzialariak aurkezten zaizkie. Arloa sortu zuten zientzialariak orrialdeotara ekarriz eta ikasleak diziplinan barneratuz, indar berezia ematen zaio arloari, eta ikasleei informazioa gogoratzen laguntzen die horrek.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia