Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Peter W. Atkins
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011
Orrialde kopurua: 196
ISBN: 978-84-9860-554-9
Ezaugarriak: Elementuen Taula Periodikoa mapa bat da, bere gisakoa. Mapa
arruntek lurralde bat irudikatzen dutenez, nolakoa da Mendeleiev-en
mapa horrek biltzen duena?
Horri erantzutera dator liburu xume hau. Airetik inguratuko gara
lehenik, eta oinezko bidaian gero. Aurrena, eskualdeen ikuspegi
orokorra izango dugu. Azaletik sakonerantz, barrenduz joango gara
lurraldearen osaeran eragina duten kontuetan. Zer ezaugarri
aukeratzen dugun, horren arabera aldatuko da maparen itxura. Eskualde bakoitzean zer ekoizten den eta produktuok nola baliatzen
diren ere ikusiko dugu.
Alegiazko erreinu horrek antolaera ordenatua du, hots, bere legeak
eta bere administrazioa. Bestalde, mundu honetan orok bezala, badu
laugarren dimentsioa ere: denbora. Bi denbora, zehazkiago. Batetik,
eskualdeak: «ez izatearen itsasotik» agertzeko bide luzearen historia,
materiaren jatorritik hasita. Eta, bestetik, eskualdeok irabazi
—aurkitu, esploratu, izendatu, eta, azkenean, mapa txukun horretan
egokitu— zituzten gizakien abenturari dagokiona. Kimikaren bi
historiak, alegia: elementuena eta jakintza-arloarena.
Bide-erakusle izango dugunak honela zabaltzen digu atea: «Ez dut
jakintzat jo aurretiazko inolako kimika-ezagutzarik. Zera baino ez
diot eskatzen irakurleari: irudimenaz baliatzea analogia geografikoak
entitate konkretu gisa interpretatzeko».
Hor goaz bidaian.