Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: José Luis Martín González (koord.)
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2010
Orrialde kopurua: 187
ISBN: 978-84-9860-431-3
Ezaugarriak: Esku artean duzun liburua idazle berek egindako “elektronika
digitala” liburuaren osagarria da. 100 ariketa eta problema baino
gehiago ditu, eta horien heren bat, gutxienez, xehetasun osoaz ebatzita
daude. Idazleek ingeniaritzako zenbait titulaziotan ematen dute
irakasgai hori, eta irakasgaiaren azterketetako problemen bilduma bat
dira honako ariketa eta problema hauek guztiak.
Azpimarragarria da, irakasgai horretan, gehienetan, sistema
elektroniko digital konplexu samar baten diseinua egiteko eskatzen
duten problemek ez dutela erantzun bakarra izaten.
Horregatik, garrantzitsuagoa da ebazpen-metodoa amaierako
emaitza bera baino. Problema gehienak zirkuitu digital integratuetan
oinarrituta ebatzi diren arren, gogora dezagun, ahal denean,
simulagailu bat duen diseinu elektronikoko programa bat erabiltzea
komeni dela, ikasleak horrela jakin baitezake proposatutako ebazpena
zuzena den ala ez.