Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: David Bordwell, Kristin Thompson
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011
Orrialde kopurua: 538
ISBN: 978-84-9860-544-0
Ezaugarriak: Arte zinematografikoak berezko hizkuntza eta estetika ditu. David
Bordwellen eta Kristin Thompsonen Film Art (Arte zinema togra
fikoa) liburua zinemagintzari buruzko sarrera-libururik salduena da,
eta oso errespetatua, gainera, adituen artean. Teknika zine mato
grafikoak nabarmenduz, ikasleei tresna analitiko egokiak ematen
saiatu dira irakasleak, tresna horiei esker ikasleek hobeto uler ditzaten
genero guztietako filmak. Liburuko irudi asko, gainera, filmen
fotograma handituak dira; hartara, benetako filmen irudiak ikusiko
dituzte ikasleek, ez argazki hutsak.
Ezaugarri horiek oinarri hartuz, ingelesezko zortzigarren edizioa
are gehiago hurbildu da ikasleengana; horretarako, aurreko edizioetan
baino lehenago azaldu dituzte egileek teknika zinematografikoak, eta,
azalpen horien ondoren, genero zinematografikoak lantzen dituzten
kapituluak erantsi dituzte. Edizio horren euskarazko itzulpena da esku
artean duzun hau.
- Teknikak, bakarka landu ordez, filmen testuinguruan azalduz,
liburuko 2. eta 3. kapituluek filmaren formaz dihardute; 4.etik
8.era bitartekoek, berriz, teknika zinematografiko bakoitza
xehatzen dute, eta erakusten dute nola eragiten dioten teknika
horiek filmak ikusteko esperientzia estetikoari.
- “Beste argibide eta iturri batzuk” atalak —ia kapitulu guztiek
dute atal hori, amaieran— gai eta eztabaida zinematografikoak
planteatzen ditu. Horrez gainera, kapitulu bakoitzak lantzen duen
gaiari buruzko bibliografia ere ematen du atal horrek, bai eta
ariketa erraz batzuk eskaini ere, ikasleei teknika
zinematografikoak ulertzen laguntzeko.