Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Alvaro Rabelli (Koord.)
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011
Orrialde kopurua: 300
ISBN: 978-84-9860-558-7
Ezaugarriak: Egungo euskal ipuingintzaren historia honetan aztertzen diren idazle eta berauen lanak honakoak dira: Joseba Sarrionandia (Narrazioak); Joxemari Iturralde (Dudular); Inazio Mujika Iraola (Azukrea belazeetan); Koldo Izagirre (Mendekuak); Edorta Jimenez (Atoiuntzia); Juan Gartzia (Itzalen itzal); Pello Lizarralde (Sargori); Pako Aristi (Auto-stopeko ipuinak); Mikel Hernandez Abaitua (Bazko arrautzak); Arantxa Iturbe (Lehenago zen berandu); Anjel Lertxundi (Piztiaren izena); Patxi Iturregi (Haize kontra); Xabier Montoia (Gasteizko hondartzak); Bernardo Atxaga (Obabakoak); Harkaitz Cano (Telefono kaiolatua); Jose Luis Otamendi (Euri kontuak); Javier Cillero (Hollywood eta biok); Karlos Linazasoro (Ez balego mundurik); Iban Zaldua (Traizioak); Itziar Rozas (Sartu, korrontea dabil) eta Jokin Muñoz (Bizia lo).
Alearen zuzendariaren iritziz, genero honen garrantziaren erakusgai da, “euskal ipuina eleberria baino pluralago agertu dela, bai ahotsetan, bai gaietan, bai estetiketan”. Bide batez, liburu honekin “genero honen autonomia, eleberriarekiko batez ere”, eta “balioa aldarrikatu” nahi izan ditu Rabellik, “ipuina bigarren mailako genero dela aldarrikatzen duen ikuspegi oker horretatik ihes eginda”.