Pedro de Aguerre y Azpilicueta, Axular, 1644ko apirilaren 8an zendu zen Saran

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Pedro de Aguerre y Azpilicueta, Axular

Pedro de Aguerre y Azpilicueta, Axular.

XVI. mendeko euskal idazle hau euskal literaturako prosagile onena da. Pedro de Axular izenez ezagunagoa da.

1556an jaio zen Urdaxen (Nafarroan), Axular izeneko etxean. Handik datorkio izena idazleari. Ia ziurtzat jo dezakegu lehen ikasketak herrian lekutzen den San Salvador monasterio ospetsuan egin zituela. Monasterioa, hasiera batean kalonjesa agustindarren ardurapean egon zen, eta, ondoren, fraide premontretarren esku. Gaur egun badakigu Salamancako Unibertsitatean egin zituela ikasketak. Batxilergo titulua eskuratu zuen, baina ez dago bestelako ikasketari buruzko daturik. Dena den bere obraren kalitateari so, oso gizon jakintsua zela ondoriozta daiteke.

28 urte zituela subdiakono ordenatu zen Iruñean (1584). 40 urterekin, diakono Leridan eta apaiz Tarbesen (Biarno) (1596). Tarbesetik Donibane Lohitzunera abiatu zen eta bertan izan zen bost urtez (1595-1600). Henry IV-ak Bordeleko Parlamentura idatzitako gutunean Teologian graduatutako presbitero izenez aipatzen da Axularren izena. Urte hartan bertan Sarako (Lapurdi) erretore izendatu zuten.

Axular Saran finkatu zen behin-betikoz eta hizketaldi bat piztu zuen erlijio eta artzain arazoez nahiz otoitz-liburuen bidez kristau bihurtzeko euskara erabiltzearen komenigarritasunari buruzko eztabaidak hedatuz. Solaskideek Axular hautatu zuten lan hori egiteko eta ez ziren erratu. Sara izeneko bake eremuan Gvero liburua idatzi zuen. Kristautasunaren bidez haraindiko mundura arrakastak iristeko aszesia. Lan hori euskaraz idatzitako literatura testurik onena dela esan ohi da.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia