María Teresa Tellaeche aktoreak 1910 eko maiatzaren 24 ean egin zuen debuta Lide ta Ixidor obran

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Mar?a Teresa Tellaeche

María Teresa Tellaeche.

Euskal Antzerki lirikoan pertsonaia ospetsua izan zen. Lide eta Ixidor Alfredo Echabek idatzitako haurrentzako obra lirikoa da. Bertan debutatu zuen Maria Teresak, bigarren mailako paper batean, baina biziki deigarri gertatu ziren bere kantatzeko eta antzezteko dohaiak. 1910eko maiatzaren 24ko gaua zen, Bilboko Campos Elíseos aretoan.

Maiatzaren 31n, Mirentxu opera estreinatu zen, non Maria Teresak Presen-en papera egin zuen. Kritikoek bere ahotsa mirestu zuten. Mirentxu Iruñean, Bartzelonan eta Madrilen ere errepresentatu zen.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia