Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Hodeietan

Egilea: Aitzol Lasa Oiarbide
Argitaletxea: Elhuyar, 2012
Orrialde kopurua: 180
ISBN: 978-84-92457-21-2

Ezaugarriak: Elhuyarrek Hodeietan narrazio zientifikoa plazaratu du. Lana 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago liburua.

CAF-Elhuyar sarien helburua da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzea, saritzea eta aitortzea.

Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategoriako lanak gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak. Lan horietan, zientzia- eta teknologia-gaiak jorratu behar dira, ezinbestean, zeharka bada ere. Zientzia-narrazioen bitartez gazteak zientzia eta teknologiara modu atsegin eta erakargarrian hurbiltzea da sariketaren helburua.

Hodeietan liburuaren tramari dagokionez, Hodei dugu protagonista. Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da Hodei, eta ez ditu bereziki gustuko zientziak. Estibalitz, aldiz, zientzialari iaioa da. Nerabezaro osoan izan du gustuko Estibaliz Hodeik, eta, udan bizi izan duten maitasun-istorioaren ondoren, aldatzen hasi da Hodeiren zientziarekiko ikuspegia.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia