Fuente: Wikipedia
Jose Manuel Lujanbio Retegi “Txirrita”.
Jose Manuel Lujanbio Retegi “Txirrita” bertsolaria Ereñotzun jaio eta Donostiako Altza auzoan zendu zen 1936ko uztailaren 3an. Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu egin zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen diren bertsoetan garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen da.