Gernika: Euskal kulturari buruzko web-ataria

Enlaces relacionados

Zure iritzia / Su opinión

Participa

Premios

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

taZEBAez; TXindia

Iñigo IBIRICU ANGUERA

taZEBAez Mondragon Unibertsitateko, Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko lehenengo promozioko enpresa da, 13 ekintzailek osatzen duten taldea.

Talde lana da taZEBAez-eko oinarri nagusiena. Ikasketa aktiboarekin aldaketa eta berrikuntzak sortzen dituzten proiektuak garatzen dituzte.

Ikasketa prozesu honetan; Finlandia, Silicon Valley, Txina eta Indiako enpresen errealitate ekonomiko eta soziala ezagutu dute.

Txindia

Bi hilabeteko bidaia hau askoren bizitzako esperientzia hoberena izan dela esatean motz geratuko ginateke, askori bizitza aldatu ere egin digu eta. Ez dut Gandhi-ren hitzen antzekotasun handirik izan nahi, ezta beste pertsona batzuk bilakatuta bueltatu garela esatea, baina bai esperientzia honetan zehar gaitasun asko garatu ditugula gure bizitza gidatzen duten baloreak gehiago landuz.

Artikulu honetan Txinan izandako egonaldiaren laburpen bat egin nahi izan dugu. Indiaren inguruan hitz egiteko aukera ere izango dugu aurrerago.

Shanghaiko egonaldia bi hilabetetakoa izan da. Bi hilabete hauetan hainbat proiektutan ibili gara lanean, lau proiektutan hain zuzen ere. Beraien artean oso desberdinak izan diren arren, zaila da zer sentiarazi diguten transmititzea. Asko ikasi dugu eta esperientzia bereziagoa izatea egin dute.

Lehenengo proiektua Taihu Great Learning Centre-rekin izandako elkarlana izan zen. Master Nan zen zentro honetako liderra. Toki zoragarria, inspiratzailea eta energia handia transmititzen zuena. Gure lana ingurumenaren iraunkortasunaren baloreak bertako ikasleei transmititzea zen. Dinamika eta ekintza guztiak zentro honetako sistema desberdinarengan moldatu behar izan genituen. Hortaz gain, gaztelaniaz hainbat hitz esaten ere irakatsi genien.

Bigarren proiektua KOOPERAKTIBISTAK izan zen. Proiektu honekin Mondragon-eko enpresek Jose Mari Arizmendiarrietak kooperatibak sortu zirenean ezarritako baloreak berpiztu nahi izan dira. Kooperatiba bat enpresa kapitalista moduan ikustea alde batera utzi eta aldaketa eta eboluzio soziala eragiten duen tresna dela ulertzea zen helburu.

Proiektu honek lotura handia du El Activista-koekin dugun elkarlanarekin. Proiektu honen helburua komunitate bat sortzea da, inpaktu sozial bat sortzeko.

Hirugarren proiektua; Futurizer, hobeto esanda, Global Futurizer. Ekitaldi hauetan bezero eta enpresen beharrak asetzeko etorkizuneko produktu eta zerbitzuak garatzen dira. Produktu hau etorkizunerako estrategia zehaztu nahi duten enpresek jasotzen dute. Ekitaldi hauetan gazteek, enpresak, unibertsitateak eta ekintzaileak biltzen dira.

Azkeneko proiektua Bajoelagua Factory-ren Crusoe Treasure produktuarekin egindako elkarlana izan da. Borja Saracho (CEO) ezagutzeko aukera izan zuen taldekide batek aurreko urtean eta aurten, Txinara joan aurretik ideia berri hau bururatu zitzaigun. Ez al litzateke ideia polita izango Shanghaiko merkatuan barneratu eta PARTNER bat aurkitu berekin lan egin eta etorkizunerako lan akordio bat egiteko? Eta lan horretan aritu ginen.

Proiektuari amaiera egokiena emateko, ekitaldi bat sortu genuen. Non produktua bera aurkeztu zuten; Txinako komunikazio sarean, ardoa eta gastronomiaren munduan lan egiten dutenen aurrean eta hainbat liderren aurrean. Ekitaldia guztiz positiboa izan zela zehaztu nahi genuke.

Horretan datza Txinan izandako bi hilabetetako ikas edo lan bidaia honen emaitza. Asko ikasi dugu esperientzia honetan, baita Txinatar hizkuntza ere.

Mahadma Ghandi eta Ernesto Guevararen hitzek zioten bezala; inoiz baino hobeto ulertu dugu, “mundua aldatu nahi badugu, munduak gu alda gaitezen utzi behar dugula” eta zoriontasunera iritsi nahi izateko esfortzuak duela garrantzia eta ez garaipenak soilik. Izerditan egon gara, sufritu dugu eta nekatu gara, disfrutatu ere egin dugu, baina oraindik azkeneko esfortzutxoa geratzen zaigu! Azkeneko urtea!

La opinión de los lectores:

comments powered by Disqus
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia