Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Luzio A. Seneka
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011
Orrialde kopurua: 86
ISBN: 78-84-9860-580-8
Ezaugarriak: «Baina, zergatik ez du barkatuko?» Zehatz dezagun orain, bada, zer
den barkamena, eta ikusiko dugu jakitunak ez duela eman behar.
Barkamena zigor mereziaren absoluzioa da. Jakitunak zergatik ez
duen eman behar luze azalduko dizute gai hori espresuki jorratu
dutenek. Nik, ez dagokidan epaian banengo bezala, labur aritze
aldera, zera esango dizut: barkamena ematen zaio zigorra jaso
beharko lukeenari, baina jakitunak ez du aintzakotzat hartzen egin
behar ez duen ezer. Beraz, zigorra jartzeko betebeharra duenez, ez du
barkatuko. Baina barkamenaren bitartez lortu nahi duzuna beste bide
duinago batek emango dizu.
Izan ere, jakituna bihozbera izango da, ardura hartu eta zuzenduko
du; barkamena emango balu bezala egingo du, baina ez du barkatuko,
barkatzen duenak egin beharreko zerbait ez duela egin onartzen baitu.
Bati, hitzez hartuko dio kargu, ez du zigortuko, adina kontuan hartuz,
bere burua zuzentzeko aukera duelako; beste bat, egindako
krimenaren gorrotagarritasunaz atsekabetuta dagoela eta, kalterik
gabe uztea aginduko du, engainatu zutelako, edo ardoak bultzatuta
egin zuelako. Etsaiak onik alde egiten utziko ditu, batzuetan goratu
eta gero, baldin eta gerrara joan badira arrazoi ohoragarriak
bultzatuta: hau da, ohoreak, itunak edota askatasunak eramanda. Hori
guztia ez da barkamenaren lana, bihozberatasunarena baizik.
Bihozberatasunak aske gordetzen du bere iritzia. Ez du bere epairik
ematen formula juridikoei erreparatuz, berdintasunari eta ontasunari
begiratuz baizik. Barkatzea eta kaltea neurtzea baimentzen zaio. Ez
du horrelako ezer egiten bidezkoa dena baino gutxiago egiten duenak
bezala, erabakitakoa zuzenena delako baizik.