Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Patrizio Etxeberria.
Papergileen leinu bateko kide izan zen arren, ez zion sendi-ohiturari jarraitu eta behingoan Legazpin lehendabiziko mailako ikasketak egin ondoren Arrasateko tailer batzuetan jardunaz behingoan forjara jo zuen. 1904an, bere lehenbiziko burdinola zabaldu eta bere bizitza guztian zehar bere izena elkartu zion bere jatorriko Udalerrira itzuli zen.
Patricioren kasua, bere enpresaren antzera, industria-fabrikak sakabanatuta —neurri baten, errepide-sare onari esker— zeudeneko mende-arteko industria alorreko Gipuzkoaren adierazgarri izan zen, bertan, Bizkaia ez bezala sozietate-kapital handirik ez izanik bere finantza-iturririk garrantzitsuena lortutako etekinen inbertsioa izanez.
Egia esan, baliabiderik gabe, baina antzinako zaletasun baten oinordeko, Patricio gazteak, 1908an, ‘Segura, Echeverría y Cía’ —edo, gauza bera zena—, 12 langiledun tailer apal bat, sortzea erabaki zuen. Bertan izan zen, nekazale-tresneria eta meatze-tresnak ere egiten zebilela (baita zurgintzakoak eta hargintzakoak ere), “On Patricio” bere enpresa-ibilbidea benetan egiten hasi zen garaia. 1909an helburu eta handinahietan ezadostasunak izanagatik, elkartea desegin zen, ordutik aurrera Patriciok bere negozioa kudeatzeari ekinez. Fabrika berriaren aurrerabidearen tamaina lehen urtean 106 langile zituela ikusteak ematen du; 1931an bere langileria 453koa izan zen, eta 1972an, heriotza etorri zitzaioneko urtean, 3.400 langile.