En Euskonews nos interesa su opinión. Envíenosla!
¿Quiere colaborar con Euskonews?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Itxaso MALLABIABARRENA
Koldo MESO AYERDI
2009. urtetik aurrera emandako eraldaketen ondorioz, Weba, erabateko tresna sozial bilakatu da internautentzat non Facebook eta Twitter Sare Sozialek indar berezi eta nagusia lortu duten. Facebook, 8 milioi erabiltzaile baino gehiagorekin, gaur arte Interneteko gunerik ospetsuenaren estatusa lortu duen Sare Soziala da eta Google-rekin batera, itzal handikoena. Aspirinak bezala, nonahiko jarraipena du eta erabiltzaileen arabera, hura bezain garrantzitsua da. Momentuko aldaketa hauek guztiak direla eta, Sare Sozialek Interneten erabilera aldatu dutela aurreikus genezake. Sare Sozialen fenomenoak eta Hi5, MySpace, Youtube, Linkedin, Facebook eta Twitter bezalako guneek egungo egoera digitala eraldatu dute. Hasieratik, milioika erabiltzaile berenganatu dute, horietako askok eguneroko ekintzen artean kokatu dituztelarik.
Facebook.
Espainiako komunikabide batzuk konturatu dira dagoeneko Sare Sozialen ahalmenaz eta ondorioz, haien aldeko apustua egin dute bai edukiak banatzeko euskarri berri gisa erabiliz bai eta audientziarekin harremanetan egoteko ere. Komunikabideek dagoeneko, 2.0 teknologiak darabilte eta horri esker hainbat hobekuntza lortu dituzte: merkatu berrietara zabaltzeko aukera, audientziak hobeto zaintzea eta erabiltzaileen beharrizanei erantzuten dien eguneratutako informazioa eskaintzea.
Jenniffer Preston, The New York Times-eko social media editorearen ustez, “behin Facebook eta Twitter bezalako tresnen baliagarritasunaz konturatuta, ez dago atzera bueltarik, iturriak bilatzeko, tendentziak jarraitzeko, miatzeko eta kontu berrien gaineko ideiak garatzeko eta ikertzeko balio dutelako”1.
Facebook Sare Sozialak 8 milioi erabiltzaile baino gehiago lortu ditu Espainian2 eta komunikabideetan ari da kokatzen. Helburua, komunikabide tradizionaletatik ihesi doazen erabiltzaileekin kontaktatzea da eta horretarako beharrezko suertatzen dira zerbitzu eta eduki plataforma hauek.
Enpresei lotutako erabakia al da? Erantzuna ez da bat ere erraza. Komunikabide tradizionalen negozio eredua aldatzen ari den gatazkaz dihardugu eta Sare Sozialen aurka borrokatzea baino, orainak erakusten digunez, haiekin bat egitea da komunikabideek duten irtenbiderik komenigarriena.
Edizio digitaleko arduradun dezentek diotenez, egunkarien erronka nagusia azken orduko informazioa eskaintzea da; denbora errealean gertatzen ari denaz informatzea, alegia. Horretarako, noski, irakurleak ezinbestekoak dira3. Twitter, adibidez, azken momentuko gertakarien estaldura hobetzen lagundu duen plataforma da. Erabilera honen lekukorik hobeena Haiti eta Txileko lurrikaren kasuan eman zen. Izan ere, jazoeren tokian zegoen jendea komunikabideak heltzen ez ziren tokietara heltzen zen.
2.0 Weba, oraindik amaitzeke dagoen kontzeptua den arren, 1.0 web-arekin dituen ezberdintasunak argi antzeman daitezke eta hiru dira nabarmenenak: publikoa informazioaren editore bilakatzen da; berak erabakitzen du nola ikusi nahi duen informazioa; eta azkenik, prozesu honetan, komunitateak ari dira eraikitzen.
Baina Sare Sozialak ez dira zauri guztien premiazko sendagaia, baditu eta, hobetu ditzakeen hainbat alderdi gizartea eragiten jarraitzeko. Printzipioz, gune birtual honek kezka eta zalantza ugari sortzen ditu. “Sare Sozialen eransketak, komunikabide berritzat joak izan direnak, menu mediatikoa hobetzen eta aberasten laguntzen dute?” (Campos, 2008). Honela ba, fenomeno honek komunitatean oinarritzen eta partekatzen den informazioa modu berri batean garatzeko eskakizuna egiten duela uste dutenen aurka, badira fenomeno hau komunikabide enpresen paper tradizionalaren galeraren errudun nagusi kontsideratzen dutenak4. Prentsa idatziaren etorkizuna Sare Sozialen baldintzapean dagoenaren ustea dute komunikabideek. Mehatxua, zenbaitentzat baina pare gabeko aukera egunkariak hobetzeko eta eraldatzeko beste horrenbesterentzat.
Testuinguru honetan kokatzen dugu hain zuzen ere euskal komunikabideek Facebook plataformaz egiten duten erabilera aztertzen duen artikulu honen funtsa5. Beti ere, Facebook, dena delako ezaugarrien gainetik, gune interaktibo gisa ulertuta (Di Próspero, 2010).
Linkedin.
Azken baieztapen hau abiapuntutzat hartuta, behaketan oinarritutako metodologiaz baliatuz, Facebook plataformaren inguruko zenbait alderdi aztertzen dituen fitxa bat garatu eta ezarri dugu. Alderdi horien artean zera lortu nahi da: eskaintzen duten zerbitzu eta edukien gaineko informazioa, aplikazioaren gaineko jarraitzaile kopuru zehatza, Facebooken jaiotza data zehatza etab.
Komunikabide guztiak Sare Sozialek eskaintzen duten aukerez konturatu direla frogatu nahi da, (edukiak berridatzi, saretik banatu eta erabiltzaileekin interaktuatu), komunikabide tradizionalen hazkundean lagunduko duen baliabide gisa garatuz. Ikuspuntu aldaketa honek publikazioaren gaineko negozioan inplikazio nabariak ditu, sarean oinarritutako edozein aplikazio edo teknologiak baino gehiago.
2008 eta 2009 urteetan zehar espainiar komunikabide asko eta asko Sare Sozial konkretu baten alde jarri izan dira, komunikabidearen berezko sarea nahiz kanpokoa izan. Azken Sare Sozial hauen multzotik, Facebook gailentzen da Espainiako esanguratsuenetarikoa bezala.
Komunikabideek beren marka-identitatea proiektatu eta zerbitzuak eskaintzen dituzte Sare Sozial irekietan (titularrak, inkestak, lehiaketak...). Horrez gain, Sare Sozial desberdinen euskarri bihurtzen dira erabiltzaileekiko fidelitate eta interaktibitate estrategia gisa.
Irakurleak komunikabidearen edukietan parte hartze handiagoa izatea da helburua, hedabideek beren lana hobetu ahal izateko. Dena den, irakurleek ez dute soilik komunikabidearen edukien eskaintzaren gaineko iritzia eman behar, edukien eraikuntzan aktiboki parte hatu baizik. “Egunkaririk hoberenek irakurleak berenganatuko dituzte hitza ematen badiete” hala dio Julio Ortegak, Brown Unibertsitateko katedratikoak (Rhoe Island)6.
“Mugimendu hauek guztiak normaltzat joko dituzte Sare Sozial hauetara etengabean eduki informatiboak igaro direla aintzat hartu dituztenek” (Noguera, 2010) kontuan izanda, sarean eduki berriak garatzeko irtenbide bezala baloratu daitezkeela.
Jokoko arauak aldatu egin dira. Sare Sozialek Interneten duten eginkizunaz dihardute eztabaidan Espainiar komunikabide esanguratsuenetako erredakzioak. Dagoeneko berriak zabaltzeko bide izateaz gain, kazetariaren esku dauden iturri informatibo berriak ere badirelako eta batez ere, plataforma hauetara ohituta dagoen audientzia arketipo berriarekin harremanetan jartzeko balio dutelako. Izan ere, erabiltzaile gazteenak Internetek eskaintzen dituen hainbat orrialdetatik jazotzen dute informazioa eta orrialde horiek ez dituzte beti komunikabideak iragazki edo bitarteko bezala.
Juan Carlos Martinez El Correo egunkariko zuzendariak jakinarazi zuenez, Bilbon 2010.urtean komunikazioaren orainaz eta etorkizunaz hitz egiteko antolatutako mahai-inguruan, “gizateria osoko gizon-emakume informatuenek duela urte batzuk esan ziguten egunkariak ez zirela jadanik erabiltzen zuten informazio iturri bakarra eta hortaz, egunkari horietan interesatuta jarraitzeko beste eduki batzuk eskaini behar zituztela beste ikuspuntu batekin, beste lehentasun batzuekin”7.
Egun, komunikabide talde oso gutxik zehaztu dute beren jokabidearen ildoa eta Sare Sozialekiko duten estrategia. Horrez gain, Sare Sozial hauen presentzia oraindik testigantzazkoa baino ez da eta honek egun bizi dugun heldutasun eza baino ez du adierazten. Ordura arte, espainiar komunikabide askok marka bermatzeko erabiltzen dute Sare Sozialetan duten presentzia, plataforma hauen eginkizuna beste kanal batzuetatik igorritako edukien erreprodukzio hutsera mugatuz.
hi5.
Facebook planeta osoko Sare Sozialik zabalena da eta horrek milioika pertsona hartzen ditu aintzat (egun, 500 milioi erabiltzaile baino gehiago). Aplikazio esklusiboak eskaintzen ditu, gainerako Sare Sozialetako plataformek ez dituztenak. “Indar handiko plataforma da non indarra benetako pertsonek sortu dituzten erabiltzaile sareak diren. Honek enpresa zein pertsonentzat komunikazio bide ideala suposatzen du.” (Rodríguez, Bravo de Pablo y Troncoso, 2009:57). Horretan datza bere arrakasta, aplikazioak hobetzen ditu etengabean, gero eta jende gehiagok erabiltzen duelarik. Izan ere, erabiltzaileen parte hartzeak plataformaren arrakasta ziurtatzen du. “Hauek dira edukiz eta adieraz hornitzen dituztenak 2.0 Webaren aplikazio desberdinak” (Ferreras, 2009). Gune mediatiko berria sortzen da, Gune Teknosozial Berri bezala izendatua (Fumero y Roca, 2007). Gune berri honek 2.0 Weba du ardatz nagusi Interneteko azken bertsioan non tresna berriak garatu eta bultzatzen diren, batez ere, audientziaren bitartekotza eta jokabide interaktiboa. Azken heinean, sarearen sozializazioa modu desberdinetan agertzen da (blogak, Sare Sozialak...). Sare Sozialak tresna huts baino kazetaritza-ekosistema berri bezala aurkezten dira.
Zenbaitek post-mediatikoa den fase berri baten aurrean kokatzen gaituzte. Aro berri honetan zerbitzu-gizarte azkarra eskaintzen zaigu eta arreta inoiz baino segmentatuagoa, pertsonalizatuta, unekoa, diluitua, bateratua, gardena, malgua, arina, elkarrizketazkoa eta interkonektatua. Gainera, elkarlanean aritzera, parte hartzera eta arinki hartzera hurbiltzen gaituzte. (Campos, 2008).
Kazetaritza ogibidea plataforma berri hauetan modu naturalean integratuko denaren zalantzarik ez da izan behar, nolabait, komunikabideek “konpondu gabeko arazoa dutelako Sare Sozialekin: bizirauteko egokitzea. Euskarri sozialen ugaritzeak kazetaritza enpresen suspertzea ekarri behar du”. (Flores, 2009:81). Izan ere, Sare Sozialek, eginkizun nagusiena osatzen dute gune informatiboetan gazteek eta hortaz, etorkizuneko erabiltzaileek, aukeratzen dituztelako gaurkotasuneko gaien inguruan. “Audientzia potentzial honek eskatzen die komunikabideei komunikazio eta sozializazio guneak, hedabide sozial gisa” (Lara, 2008). Komunikabideek, oraindik modu eraginkorrean ustiatu gabeko aldizkako kontsumo-bideen erabilera onartu behar dute konturatu baitira erabiltzaileek aldizkako webgune hauetaz egiten duten erabilera eta eskaintzen dien denbora gero eta handiagoa dela.
Generazio berrien artean zatikatutako informazioan oinarritzen den kontsumo eredua gailentzen da “errealitate kutsuak bits gutxi batzuetan, interkonektatuta dagoen mundu honetan segundoetan zabaltzen diren berriak beste segundo gutxi batzuetan informazio poltsan sartzeko, alegia” (Cerezo, 2008). Honela, hedabide berriak nahasketa narratibotik, harreman berrien kontsolidaziotik eta sarearen propio diren formatu berrien sorkuntzatik gertu daudela dirudite (Noguera, 2010).
Sare Sozialen arrakasta eta eraginkortasuna hipertestua, bideoa edo audioa gehitzeko duten erraztasunagatik baldintzatuta dago. Multimedia edukiak aurkezteko dute erraztasunagatik harreman pertsonal bezala. Hau guztia, erabiltzaileek edota hirugarrenek sortutako edukiekin primeran konbinatuz eta moldatuz informazioa lantzen duten profesionalen iritzi eta balorazioekin (Campos, 2008). Ongi ulertu dute egoera Interneten identitate propioa sortu duten hedabideek, hau da, beren perfila Sare Sozialetan barneratu dutenek. Izan ere, informazio kontsumitzaileen perfilik gazteenaren ohiturak aldatu direla aurreikusi dute eta konfiantza hedabide sozialengan jarrita dutenaz jabetu dira.
Helburua ez da soilik “hedabideari Sare Sozialetan bere identitate propioa sortzea komeni zaiola interes komertziala izan dezaketen biztanleen artean talde jakinak sortzeko eta bereganatzeko” (Lara, 2008); publiko desberdin batekin konektatzea da xedea, hedabide tradizionalak kontsumitzeari utzi ziotenen eta aldaketa berrietara moldatzeari uko egin zioten hedabideen arteko zuloa ekiditeko (Noguera, 2010).
Kontsumo mediatikoaren ohiturak aldatu egin dira eta “hedabideek testuinguru berriak sortu behar dituzte bere kontsumitzaileek komunikabidearekin eta beste erabiltzaileekin interaktuatu ahal izateko, propio egin dezaketen gunean, bertako kide sentituta eta erreferentzia pertsonal bihurtuta” (Lara, 2008).
Artikulu honen xedea helburu bitara gerturatzea da, helburu desberdinak baina elkarren osagarri direnak. Alde batetik, sistematikoki aztertu euskal komunikabideek orokorrean Sare Sozialez egiten duten erabilera, arreta berezia eskainiz Facebook-i. Bestetik, Ziberkomunikabideek eta erabiltzaileek Facebook bidez interaktuatzeko duten modu desberdinak aztertzea, komunitatearen parte hartzea eta dinamizazioan oinarrituz.
Azterketa honetarako erreferentziazko euskal komunikabideak hartu dira kontutan. Zehazki, gure ikerketaren gorputzak ondorengo hedabideak hartzen ditu aintzat: elcorreo.com, diariovasco.com (biak Vocento taldekoak), deia.com, noticiasdealava.com, noticiasdegipuzkoa.com (azken hirurak Grupo Noticias taldekoak), gara.net eta berria.info. Ziberkomunikabide hauek Interneten duten audientziari dagokionez, elcorreo.com finkatzen da 2012. urte hasieran Euskal Herriko erreferentziazko informazio webgunea bezala, aurreko urteetako datuak hobetuz.
El Correo komunikabideak berrikuntzaren alde egindako apustuan, teknologia berrietarako eransketak eta formatu originalen eskaintzak bere emaitzak eman ditu.
1.go Taula. Ikerketarako aukeratutako ziberkomunikabideen audientzia (02-11/2012) | ||
El Correo | 443.000 | |
Diario Vasco | 246.000 | |
Deia | 100.000 | |
Noticias de Gipuzkoa | 33.000 | |
Noticias de Álava | 28.000 | |
Iturria: CIES. Berezko sormena |
Ikerketarako aukeratutako ziberkomunikabideen audientzia (1ª ola de 2010) | ||
Gara | 88.000 | |
Berria | 54.000 | |
Iturria: CIES. Berezko sormena |
2. Taula. Ikerketako ziberkomunikabideen presentzia Sare Sozialetan (03/2012) | |||
Ziberkomunikabidea | |||
El Correo | X | X | |
El Diario Vasco | X | X | |
Deia | X | X | |
Noticias de Álava | X | X | |
Noticias de Gipuzkoa | X | X | |
Berria | X | X | |
Gara | X | X | |
Iturria: berezko sormena |
3. Taula. Twitter aztertzeko aukeratutako ziberkomunikabideak (03/2012) | |||
Ziberkomunikabidea | URL | Jarraitzaileak | |
Gara | http://twitter.com/garanet | 13.999 | |
El Diario Vasco | http://twitter.com/diariovasco | 10.583 | |
El Correo | http://twitter.com/elcorreo_com | 9.678 | |
Berria | http://twitter.com/berria | 8.154 | |
Noticias de Gipuzkoa | http://twitter.com/notgip | 2.198 | |
Deia | http://twitter.com/NoticiasBizkaia | 2.036 | |
Noticias de Álava | http://twitter.com/NoticiasdeAlava | 1.102 | |
Iturria: berezko sormena |
4. Taula. Facebook aztertzeko aukeratutako ziberkomunikabideak (03/2012) | |||
Ziberkomunikabidea | URL | Fan | |
Gara | http://www.facebook.com/pages/ GARA/324826704890 |
11.043 | |
Berria | http://www.facebook.com/ Berriaegunkaria |
8.655 | |
El Correo | http://es-es.facebook.com/pages/ El-Correo/280982578099 |
4.419 | |
Deia | http://www.facebook.com/pages/ Deia/167947184674 |
4.343 | |
El Diario Vasco | https://www.facebook.com/diariovascocom#!/ diariovascocom/app_56625786785 |
4.123 | |
Noticias de Gipuzkoa | http://www.facebook.com/pages/Noticias-de-Gipuzkoa/413646787387 | 1.489 | |
Noticias de Álava | http://www.facebook.com/pages/DIARIO-NOTICIAS-DE-ALAVA/353711348517 | 1.037 | |
Iturria: berezko sormena |
Jarraian agertu diren datu hauek guztiak ikerketa egituratu baten ondorioz lortutako emaitzak dira. Ikerketa honetan, azterketa-fitxa jakinetan egituratutako behaketa lanari ekin zaio. Horrez gain, hedabideen gaineko datu identifikatzaileak dituzten beste fitxa batzuk ere eskaintzen dira (2/4 taulak). Fitxa horietan, hedabide bakoitzak Facebooken duen URLa eta jarraitzaile kopurua zehazten dira eta beste horrenbeste Twitter-i dagokionez.
Ikerketaren lehen azterketa-fitxen analisiaren emaitzarik esanguratsuenak azpimarratu nahi ditugu atal honetan. Atariko azterketaren gaineko datuez ariko gara, hain zuzen ere, aurrerantzean jarraipen xeheagoa izango duen ondorengo ikerketa eskaintzeko.
Azterketarako erabili diren komunikabideen webgune ofizialei dagokienez, Facebooken izan duten arrera, audientziarengan sortu duten interesaren araberakoa da. Izan ere, identifikatu ditugu dagoeneko plataforma sozial honetan komunikabide bakoitzak duen jarraitzaile kopurua eta zifrek plataforma jakin honen aldeko pertsona kopuruen gaineko baremoa eskaintzen digute. Jarraian, aztertutako komunikabideek Facebooken duten jarraitzaile kopuruaren klasifikazioa errazten dugu.
FOTO
Ondorengo taulan, 6. taulan, aztertutako ziberkomunikabideek Facebook plataforman eskaintzen dituzten edukiak aurkezten dira.
6. Taula. Ziberkomunikabideek Facebooken dituzten eskaintzak. | ||||||||
El Correo | X | X | ||||||
Iturria: berezko sormena |
6. Taula. Ziberkomunikabideek Facebooken dituzten eskaintzak. | |||||||
El Correo | El Diario Vasco | Deia | Noticias de Álava | Noticias de Gipuzkoa | Berria | Gara | |
Horma | X | X | X | X | X | X | X |
Informazioa | X | X | X | X | X | X | X |
Argazkiak | X | X | X | X | X | X | X |
Bideoak | X | X | X | X | X | X | X |
Oharrak | X | X | X | ||||
Eztabaida guneak | X | X | |||||
Ekitaldiak | X | X | X | X | X | X | |
Estekak | X | X | X | X | X | X | X |
Komunitatea | |||||||
Zerbitzuak | X | X | X | X | X | X | X |
Beste batzuk | X | X | X | X | X | X | X |
Iturria: berezko sormena |
Jasotako emaitzen inguruan ondorengo datuak azpimarra daitezke:
- Euskal Herriko ziberkomunikabide esanguratsu denek dute “Horma” eta bertan eguneko berririk aipagarrienak erakusten dituzte.
- Guztiek eskaintzen dute hedabidearen inguruko datuak “Informazioa” atalean. Dena den, zenbaitek informazio zabala eskaintzen dute beste batzuk webgunearen helbidea jartzera mugatzen direlarik.
- 7 hedabideetatik 7k eskaintzen dituzte “Argazki bildumak”, bai hedabideari dagozkionak bai eta erabiltzaileei dagozkienak ere.
- Hedabideek parte hartzerako orduan asko aukeratzen duten tresna “Ekimena” da.
- Beste horrenbeste gertatzen da bideoen erabilerarekin “Bideoak” atalean. Dena dela, kasu honetan hedabideak dira bideo horien elaborazioaren erantzuleak eta ez erabiltzaileak. Gehienetan, publikaziorik komentatuenak izaten dira, arreta berezia eskaintzen die bideoei irakurleek.
- “Oharrak” ataleko datuak ere aipatzekoak dira, 7tik 3 baino ez dute eta.
- Hedabide bik soilik (El Correo.com eta Noticias de Gipuzkoa) ematen dute “Eztabaida gunerako” aukera.
- Zerbitzuen artean denetarik aurkitzen da: zozketak eta loteriak, aisiarako agendak, Zinea eta Telebista...
- Azkenik, “Beste batzuk” atalari erreferentzia egiten diogunean, sailkatzen zailak diren baina eskaintzaren parte diren produktu edo zerbitzuez ari gara: blog-etarako loturak, bideotxatak, bereziak, bideoklubak, horoskopoa...
Momentuz, Euskal Herriko ziberkomunikabide esanguratsuenek Facebooken duten presentzia oinarri-oinarrizkoa dela esan genezake. Kalifikaziorako kontuan izan diren datuak hedabideen plataforma honetan eskaintzen dituzten zerbitzuak izan dira. Dena den, hedabide hauen artean desberdintasun nabarmenak daude eskaintzek dituzten zerbitzu-paketeei dagokienez. Horien artean, paketerik interesgarri eta osatuena El Diario Vasco eta Deia-k eskaintzen dute. Bestetik, egun, El Correo edo Garak paketerik basikoenak eskaintzen dituzte Facebook plataforman.
Facebook ziberkomunikabideek audientziarik gazteena erabiltzaile fidel bilakatzeko erabiltzen duten plataforma berri eta erakargarria da.
Facebooken eskaintzen dituzten zerbitzuak hedabideek beraiek sortzen dituztenak dira, baina informazioari dagokionez banaketa ematen da erabiltzaileak ere parte hartze edo kolaborazio lanetan aritzen direlako, hori bai, ia iragazkirik eta hautaketarik gabe publikatzen dute.
Etorkizunean? Badirudi saihestezina dela komunikabideen geroa birsortzetik etortzea eta eraldatze horri nola ekin behar zaion ziurtasun osoz jakin ez dakigun arren, zalantzarik gabe biziraungo duen hedabideak maila oneko kazetaritza beharko du ezinbestean.
BACALLAO PINO, Lázaro M. (2010): “Representaciones mediáticas de las redes sociales: un estudio de casos”, Revista Latina de Comunicación Social, 65,<http://www.revistalatinacs.org/10/art/887_UZaragoza/09_Lazaro_Bacallao.htm> (Kontsulta, 2010. urteko abenduaren 29an).
CAMPOS FREIRE, Francisco (2008). “Las redes sociales trastocan los modelos de los medios de comunicación tradicionales”, Revista Latina de Comunicación, 63, <http://www.revistalatinacs.org/_2008/23_34_Santiago/Francisco_Campos.html> (Kontsulta, 2010. urteko abenduaren 29an).
CEREZO, J.M. (2008). “Hacia un nuevo paradigma. La era de la información fragmentada”. Telos, 76.
DÍAZ NOCI, J. et al (2009). “La participació dels usuaris als diaris digitals de Catalunya Anàlisi dels comentaris dels lectors Informe al Consell de la Informació de Catalunya”. En <http://www.periodistes.org/fcic/contingut.php?codmenu=42> (Kontsulta, 2010. urteko abenduaren 29an).
DI PRÓSPERO, Carolina Emilia (2010). “Tecnologías infocomunicacionales y culturalización de la economía. Facebook como ejemplo de la cultura como recurso”, Razón y Palabra, 73, <http://razonypalabra.org.mx/N/N73/MonotematicoN73/14-M73DiProspero.pdf> (Kontsulta, 2010. urteko abenduaren 23an).
FLORES VIVAR, J. (2009). “Nuevos modelos de comunicación, perfiles y tendencias en las redes sociales”. Comunicar, 33, 73-81.
FERRERAS RODRÍGUEZ, Eva Mª (2009). “Nuevas herramientas en el ecosistema digital”. En Flores Vivar, J.; Esteve Ramírez, F. (editoreak). Periodismo Web 2.0. Madril, Editorial Fragua, 81-91.
FUMERO, A.; ROCA, G. (2007). Web 2.0. Madril, Fundación Orange.
LARA, T. (2008). “La nueva esfera pública. Los medios de comunicación como redes sociales”. Telos, 76.
LARISCY, R.W. et al. (2009). “An examination of the role of online social media in journalists source mix”. Public Relations Review, 35, 314-316.
MESO, K. y PALOMO, B. (2008). “Los blogs de autor en los ciberdiarios de referencia españoles”. Prisma.com, 7, 223-238.
ORIHUELA, J.L. (2008). “Internet: la hora de las redes sociales”. Nueva Revista, 119, 57-62.
NOGUERA VIVO, José Manuel (2010): “Redes sociales como paradigma periodístico. Medios españoles en Facebook”, Revista Latina de Comunicación Social, 65, <http://www.revistalatinacs.org/10/art/891_UCAM/13_JM_Noguera.html> (Kontsulta, 2010. urteko abenduaren 29an).
PALOMO, B.; MESO, K. (2009). “Perfil y comportamiento de los autores de los blogs destacados en los ciberdiarios del grupo Vocento”. Anàlisi, 38, 99-116.
RODRÍGUEZ, O.; BRAVO de PABLO, S.; TRONCOSO, R. (2009). Facebook. Aplicaciones profesionales y de empresa. Madril, Anaya Multimedia.
1El País, 2010. urteko maiatzaren 15ean.
2<http://www.facebooknoticias.com/2010/01/27/4937/>
32009. urtean The New York Times egunkariak “in time” momentua sortu zuen. Irakurleek momentu konkretu batean egiten ari zirena argazki bidez jaso eta egunkarira bidali behar zuten gero honek publikoki argitaratzeko. Irakurlea komunikabidearen parte sentitzea zen helburua.
4Erabat logikoa dirudi pentsatzea komunikabide enpresek ez diotela beldurrik izan behar jendeak publikatzeko duen aukerari. 1.0 Weban agertu zen lehen aldiz beldur hau baina laster batean konturatu ziren enpresak edonork edukiak publikatzeko aukera izateak ez duela esan nahi eduki horiek baliozkoak zirenik.
5Ikerketa hau Javier Díaz Noci irakasleak zuzendutako ikerketa taldeko produkzio akademikoa da: “La evolución de los cibermedios en el marco de la convergencia digital. Análisis del mensaje”. Ikerketa Zientzia et Berrikuntza Ministerioak finantzatua izan da (Ref. CSO2009-13713-C05-04) eta (Ref. CSO2009-13713-C05) erreferentziadun proiektu koordinatuari esleitua.
6El País, 2008ko maiatzaren 25ean.
7El Correo, 2010. urteko ekainaren 25ean.
La opinión de los lectores:
comments powered by Disqus