Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Latinezko Esamolde Juridikoak

Egileak: Andrés Urrutia Badiola, Cesar Gallastegi Aranzabal, Arantza Etxebarria Iturrate
Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea, 2012
Orrialde kopurua: 92
ISBN: 978-84-9830-349-0

Ezaugarriak: Hona hemen Deustuko Unibertsitateak argitaratzen duen Minor Bilduma izenekoaren zortzigarren uzta. Bilduma horretan, lege testuak, berbategi juridikoak eta zuzenbidea euskaraz aztertu eta lantzeko bestelako lanak jasotzen dira. Lan-ildo horri jarraipena emateko asmoarekin, irakurleak esku artean du eremu juridikoan ohikoak diren latinezko esamoldeei buruzko lana, hain zuzen ere, euskararen ikuspuntutik abiatuta. Mundu juridikoan erabilitako latinezko adierazpen garrantzitsuenen zerrenda aurkezten da, zazpiehun sarrera inguru, eta euskaraz duten esanahia azaltzen da; oro har, hitzez-hitzezko itzulpena ematen da, izan ere, hori nahikoa izaten da irakurlea esamoldearen zentzuaz jabetzeko. Amaitzeko, gaiari buruzko bibliografia orokorra eskaintzen da.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia