Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
EUSKOMEDIA
Aurreko ekimenetan bezalaxe, honako lan honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikusgarria gerta daitekeen produktua eskaintzea aparteko irudiak erabiliz; bestalde, udaberritik udazkenera bitartean esanguratsuak ditugun 25 ospakizun horien deskribapen soila burutzeaz gain, ezaugarri eta oinarri nagusiak erakutsi nahi dira. Harreman eta lotura horien bitartez, jendeak euskal festa giroak bizi izan duen aniztasuna eta muina bereganatu ahal izango du.
San Prudentzioko festak, Kaxarranka, Pastoralak, San Juan eguneko sua, .... horiek guztiek Euskal Herriko lurretan barrena eraman gaituzte festaz festa, ospakizun anitzetan murgilduz, ohitura zaharrak erakutsiz eta sentipen berriak sorraraziz.
Lekeitio – Irailak 5
Antzar jokua iraileko San Antolin zaindariaren jaietako hitzordu garrantzitsua da. Euskal jaietako ospakizunetan antzarrak eta oiloak hiltzeko ohitura aspaldikoa da. Lekeition uretan egiten da jokoa, gazteak arrainontzietan doazela. Hegaztiak bizirik zintzilikatzen zituzten lehen, baina gaur egun dagoeneko hilda daudela jartzen dituzte sokan. Urtero hogeiren bat antzar zintzilikatzen dituzte. Antzarraren lepotik helduta hegaldi gehien egiteaz gain, antzarraren burua mozten duena izaten da irabazle. Antzarraren burua moztu gabe altxaldi gehienak egiten dituena ere saritzen dute. Antzar jokua ezingo litzateke egin sokatilarien ahaleginik gabe, izan ere, jokoak irauten duen bitartean ehunka altxaldi egin ohi dituzte.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus