Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
EUSKOMEDIA
Aurreko ekimenetan bezalaxe, honako lan honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikusgarria gerta daitekeen produktua eskaintzea aparteko irudiak erabiliz; bestalde, udaberritik udazkenera bitartean esanguratsuak ditugun 25 ospakizun horien deskribapen soila burutzeaz gain, ezaugarri eta oinarri nagusiak erakutsi nahi dira. Harreman eta lotura horien bitartez, jendeak euskal festa giroak bizi izan duen aniztasuna eta muina bereganatu ahal izango du.
San Prudentzioko festak, Kaxarranka, Pastoralak, San Juan eguneko sua, .... horiek guztiek Euskal Herriko lurretan barrena eraman gaituzte festaz festa, ospakizun anitzetan murgilduz, ohitura zaharrak erakutsiz eta sentipen berriak sorraraziz.
Errege Bardea – Irailak 18
Artzainak eta abeltzainak goi larreetatik behera datoz abereak hartuta. Eskopetaren tiro hotsak goizeko isiltasuna apurtzen du El Paso izeneko Errege Bardeako atarian, Zarrakaztelu herrian. Artzainak seinale horren zain daude Nafarroako abelbideetan zeharreko transhumantziaren azken zatiari ekiteko. Animalien joanaldiak hainbat egun iraungo du, baina aldi berean, abereak sartzearekin batera, eguneratu egiten dira zibilizazioaren hastapenetatik ia aldatu ez diren produkzio eta kultura moduak. Irailaren 18an abere taldeak Erriberako behe larreetan sartu dira bazkaltzera; udako zikloaren amaiera hurbil dagoela esan nahi du horrek.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus