Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Arabako Euskara

Egilea: Koldo Zuazo
Argitaletxea: Elkar, 2012
Orrialde kopurua: 315
ISBN: 978-84-15337-72-0

Ezaugarriak: Arabako Euskara, Koldo Zuazo Zelaieta: Zazpigarren alaba, sarri baztertua, beti gutxietsia, Gaztelaren atari eta sarbide gisa ikusia... Eta hala ere Arabako euskara bada, Lazarraga bezalako idazleak eman ditu, eta egungo euskara biziaren sorlekuetako bat izan da. Koldo Zuazok, toponimia, azkenaldian azaldu diren lekukotasun idatziak, Arabako erdaran euskarak utzitako arrastoak eta beste hainbat iturri erabiliz, azterlan zabal bezain zehatza egin du, Arabako euskara nolakoa zen arloz arlo jasotzeko, zer aldaera geografiko zeuzkan ikusteko eta euskalkien artean zer leku betetzen zuen sumatzeko.

Datuek erakusten dutenez, hipotesirik zentzuzkoena da pentsatzea Mendebaleko euskara orain dela mila urte inguru sortu zela, Gasteizko hiria gunetzat harturik, eta handik hedatu zela iparrerantz (Bizkaia), hegoalderantz (Burgos eta Errioxa) eta ekialderantz (Nafarroako Burunda, Ameskoa eta Lana bailarak, baita Gipuzkoako Deba arroa, Urola aldea eta Goierri). Urteetako ikerketaren fruitu umoa duzu esku artean, gure hizkuntzaren historia hobeto ezagutzen laguntzen diguna, eta baita argudioak ematen ere, behiala izendatu zituen lekuetako mintzabide izan dadin, berriz ere, etorkizunean.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia