Antonio Maria Lekuona pintorea Tolosan jaio zen 1831ko irailaren 26an

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Iruñean eta Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Eskolan egin zituen margolaritzako ikasketak. 1850ean Natur Zientzien Museoko Marrazkilari postua lortu zuen. Hogeita bi urtez karguan egon ondoren, uko egin eta Bilbora joan zen, eta bere bigarren pintura estudioa muntatu zuen bizkaitar hiriburuan. Lehenbiziko estudioa Madrilen izan zuen, eta Natur Zientzien Museoko marrazkilari-karguarekin paraleloan aritzen zen bertan. 1856, 1860, 1864 eta 1871 urteetan, Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean parte hartu zuen. Era berean, beste erakusketa batzuk egin zituen, eta horien artean, duten interes artistikoarengatik nabarmentzekoak dira Bilbon egindakoak (1882an eta 1900ean) eta Baionako Nazioarteko Erakusketa (1864). 1873an, Karlos VII. hautagai karlistaren gorteko margolari ofizial izendatu zuten. Garai hartan, Lekuonak izen oso ona zuen erretratugile gisa.

[+] Informazio gehiago

?Entrada de una novicia en el convento de Las Huelgas?

“Entrada de una novicia en el convento de Las Huelgas” Antonio Maria Lekuonaren obra.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia