Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Eleria 22
Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria

Egilea: Maria Esnaola Berriozabalgoitia (et al.)
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza, 2011
Orrialde kopurua: 192
ISSN: 1137-1951

Ezaugarriak: Eleria aldizkariaren 22. alean Gaiak atalean bost artikulu ageri zaizkigu, alegia, “Kooperatibak: Bazkideek duten garrantzia eta euren eraentza juridikoa”, Maria Esnaolarena; “Immigrazioa eta integrazioa: bereziki, integrazio-planei buruzko zenbait gogoeta”, Juana Goizuetarena; “Herri-akusazioaren arazo nagusienak eta etorkizuneko aurreikuspenak”, Eneko Etxeberriarena; “Zerbitzuen merkatu berria: berrarautua edo araurik gabekoa?”, Iñigo Urrutiarena eta “Notarioen konpentsazio fondoak”, Aitor Zurimendirena. Gainera, Epaiak eta epaitegiak eta Kronikak eta Iruzkinak ataletan hainbat lan interesgarri argitartzen dira. Bereziki aipagarria da Euskara Juridiko atalean argitaratzen den Hammurabiren Kodearen euskarazko itzulpenaren lehen zatia, Juan Churrucari (GB) egiten zaion Elkarrizketa eta Klasikoak sailean Winfried Hassemer-en “Grundlinien einer personalen Rechtsgutlehre” lanaren azterketa. Zenbaki honen azken orrialdeetan Albisteak, Bibliografia, Tesiak eta Bidean dauden Legeak aurkezten dira.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia