Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Marilynn B. Brewer, Miles Hewstone
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012
Orrialde kopurua: 498
ISBN: 978-84-9860-596-9
Ezaugarriak: Gizarte-kognizioa artikulu-bilduma bat da, zeinean aztertzen baitira,
batetik, gizakiok gure ingurumen sozialari buruz ditugun irudikapen
mentalak, eta, bestetik, nola prozesatzen, gordetzen eta berreskuratzen
den informazio soziala. Aukeratutako artikuluek gizarte-kognizioaren
inguruko ikerketa eta teoria jasotzen duten sorta erakusgarria osatzen
dute. Gaiak sakon landuta eta eguneratuta daude, eta pertsonarteko
zein taldearteko ikuspegiak hartzen dituzte aintzat artikuluok. Bi dira
liburuko gai nagusiak: ingurumen sozialeko irudikapen kognitiboak,
batik bat ingurumen sozialari buruzko kognizioei begira; eta kognizioa
interakzio sozialean, erakusteko nola gauzatzen eta garatzen den
kognizioa harreman sozialetan eta beste era bateko erlazio sozialetan.
Marilynn B. Brewer psikologiako irakaslea da Ohioko
Unibertsitatean. Haren ikerketa-eremu nagusiak gizarte-kognizioa,
taldearteko harremanak, eta identitate soziala eta norbera kontzeptua
dira. Hainbat liburu eta artikulu ditu idatziak, hala nola Intergroup
Relations (Norman Miller-ekin batera idatzia, 1996an). Horrez gainera,
AEBko Psikologia Elkarteko lehendakari izan da, bai eta Personality
and Social Psychology aldizkariko editore ere.
Miles Hewstone gizarte-psikologiako irakaslea da Oxfordeko
Unibertsitatean. Taldearteko gatazkak gutxitzea, taldearteko erlazioa,
eta gehiengoen eta gutxiengoen eragin soziala ditu ikerketa-eremu
nagusi. Liburu eta artikulu ugari idatzi ditu; besteak beste, Introduction
to Social Psychology (Wolfgang Stroebe-rekin eta Geoffrey M.
Stephenson-ekin batera editatua, 3. arg., 2001). European Review of
Social Psychology aldizkariaren sortzaileetako eta editoreetako bat da.