Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Juan B. Eustaquio Delmás.
Lehen Hezkuntza Bizkaiko Humanitateen Santiago Ikastetxean egin zituen, Abandon, orduko zuzendariak Alberto Lieta sevillarra, Bilboko Kontsulatuko Matematika katedraduna, eta Juan Muñoz Calleja presbiteroa zirelarik. Ikastetxe hau karlistadaren jezarpenaren ondorioz 1835ean itxi zenean, Juan Eustaquio, orduan 15 urte zituela, Milizia Nazionalean sartu zen, horrela bere familiaren tradizio liberala jarraituz. Bere aita Bilbon Miliziano Lantzari Urbanoen piketearen Zalduneri Nazionala eratu zuen lehenengo bolondresetakoa izan zen (1835-1836ko Karlistadaren jezarpena zela eta). Bere aitaren inprimategia aurrera zioan gerra zibileko aldaketekin batera eta orduan hasi ziren argitaratzen liberaltzat kontsideratua zegoen “Boletín Oficial del Señorío”, Batzar Nagusien akta-liburuak eta “El Compilador de Vizcaya” izeneko egunkaria, aldi berean izaera militarra (“Probintziako komandante jeneralaren babespean” argitaratzen da), politikoa (joera liberalekoa) literarioa eta merkantila zuena.
1872an gertaera politikoen martxak susperturik eta karlistaden tropelek zerabiltzaten azpijokoekin kezkaturik, beste gerra zibil bat bultzatzera prest baitzeuden, berriz ere egunkarira itzuli zen, “El Correo Vascongado” Bilboko egunkarian ohiko kolaborazioak eginez, eta hau desagertu zenean “El Noticiero Bilbaíno” eta “La Unión Vasco-Navarra” egunkarietan. Halaber, Revista de las Provincias Euskaras, Revista de Vizcaya, Euskal-Erria, eta abar bezalakoetan argitaratu zituen lanak, bertako eta foru politikari zegokien gaiak helduz, baita historia eta literaturari buruzkoak ziren. Kazetaritzako lanen artean azpimarratzekoa da 1868ko eztabaida, Iraultza baino pixka bat lehenagokoa, “Irurak Bat”en egunkariko orrietan mantendutakoa Eduardo de Orodea e Ibarra eta Ibarra Gasteizko Institutuko katedradunarekin Bizkaiko jaurerriaren independentziari buruz. Gero Delmasek Bizkaiko jaurerriaren independentziaren aurka Eduardo de Orodea eta Ibarrak “Irurak bat” idatzitako artikuluak ezeztatzeko liburuxka bat argitaratu zuen (Bilbao 1868). Izaera historikoko monografien artean azpimarratzekoak dira La Guerra Civil de Vizcaya y el Sitio de Bilbao (Bilbao 1874); La iglesia de San Nicolás. Su pasado y su presente (Bilbao 1881); Gastelugach, con su historia y tradiciones. Recogidas y escritas por J. E. Delmas. Dibujos de Carmen Delmas (Bilbao 1888); El castillo de Arteaga y la Emperatriz de los franceses (Bilbao 1890). Goian aipatua geratzen da izaera historikoko artikulu bilduma, Fermin Herranek “Biblioteca Bascongada”n sartu zuena Cosas de antaño. Capítulos históricos (Bilbao 1896) izenburupean.