Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Argia munduaren ertzean

Egilea: Wade Davis
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009
Orrialde kopurua: 182
ISBN: 978-84-9860-050-6

Ezaugarriak: Hainbat pentsaera, bizimodu eta izaera desberdin aurkezten dizkigu hemen Wade Davies antropologoak, kulturen muinak eta landare sakratuak ikertzeko munduan barrena egin dituen bidaiak lokarri hartuta. Egiazko kontakizun zirraragarrien bitartez, gizarteen aniztasunak egun desagertzeko duen arriskua erakusten digu, eta hurbiletik ikustarazten nola galtzen duten herri zaharretako biztanleek beren ohiko bizibidea. Kanadako arktikoan, Afrikar-iparraldeko basamortuetan, Borneo eta Amazonako oihanetan, Orinoko ibaiaren inguruetan, Britainiar Kolunbiako basoetan, edota Haiti uhartean barrena garamatza, gizadiaren ikuspegi osoago bateraino.

Zatoz, bada, giza esperientziaren hamaika modu, aurpegi, mintzo eta ikusmolde zuzenetik ezagutzera; bidaia hau ez zaizu inoiz ahantziko.

Wade Davies antropologo eta etnobotanikari kanadar entzutetsuak munduko kultura indigenak ezagutarazteari ekin dio bere lanetan. Ipar eta Hego Amerikako gizarteetan egiten duten landare psikoaktiboen erabilerari loturiko sinisteak eta gurtzak izan ditu aztergai batik bat. Hainbat argitalpen eta liburuen egilea da; horien artean bereziki aipagarri ditugu 1985.ean argitara eman zuen The Serpent and the Rainbow, Haitiko zonbiak eta budua ezagutarazi zituena, edo 1996.eko One River: Explorations and Discoveries in the Amazon Rain Forest, Amazonako gizarteek landareekin duten lotura sakona azaltzen duena.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia