Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: Jakin, 2011
Orrialde kopurua: 116
ISSN: 0211/495X
Ezaugarriak: Argitalpen hau bigarren aldiko 186. zenbakia da eta 2011. urteko bosgarrena.
Zenbaki honek ez du gai nagusirik jorratzen. Horrek ordez, Gaiak eta Historia bizia sailek osatzen dute zenbakia. Gaiak sailean, estatuaren, ideologien eta alderdi politikoen arteko erlazioei buruzko Amaia Inzaren artikulua dator, eta Historia bizia sailean Jean Haritxelharri egindako elkarrizketa.
Lehenengo artikuluan, beraz, Amaia Inzak estatuaren, ideologien eta alderdi politikoen arteko erlazioak aztertzen ditu. Izan ere, estatuek ekonomian duten jokabidearen arabera egokitu behar izaten dute alderdi politikoek beren ideologia eta ezker-eskuin ardatzean duten posizioa. Egileak argudiatzen duenez, globalizazioak ongizate gizartearen ereduan eragin dituen egokitzapen eta erreformek diskurtso hegemoniko neoliberalerantz bultzatu ditu ideologia eta alderdi politikoen jarrerak.