Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Leioako leku-izenak

Egileak: Iratxe Lasa, Goizalde Ugarte eta Mikel Gorrotxategi
Argitaratzaileak: Leioako Udala, Euskaltzaindia, 2012
Orrialde kopurua: 284
ISBN: 978-84-95438-81-2

Ezaugarriak: Liburuan, azken hiru urteetan egin den Leioako toponimia ikerketa-lanaren emaitzak batu eta herritarren esku ipini dira. Iratxe Lasa, Goizalde Ugarte eta Mikel Gorrotxategi ikertzaileek burutu dute lana. Euskaltzaindiak argitaratzen duen “Izenak” bildumaren 2. liburukia da eta Leioako Udalaren eta Akademiaren arteko lankidetzaz kaleratu da.

Leioako leku-izenak liburuak udalerriaren izenari buruzko informazio zehatza ematen du hasieran, eta ondoren auzo-, etxe- eta kale-izenen berri eskaintzen du. Leioako etxaldeei -baserriei- arreta berezi eman diete libururen egileek, “toponimian altxorrik handienak eta emankorrak” direlako. XVI. mendeko etxe-izen batzuk bildu dira, eta XVIII. eta XIX. mendeetako baserri zerrendak eskaintzen dira, informazio osagarriarekin: baserriari buruzko datuak (desagertua dagoen, adibidez), izenaren historia, gaur egungo kokapena eta baita argazki ugari ere. Azkenik, “beste leku-izen batzuk” izenburupean, mendien, basoen, erreken eta lur sailen izenen azalpenak bildu dira. Zehatz-mehatz, izen bakoitzari atxiki zaio fitxak ondoko informazioa dakar: izen arautua, ahozkoa, kokapena, sinonimoak, etimologia, izenaren historia eta, ahal denean, argazki zaharra.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia