Fuente: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Jose Maria Beobide de Goiburu.
Musikagile eta organu jole gipuzkoarra (Zumaia, 1882- Burgos, 1967). XIX. mendeko Frantziako organu eskolako teknika eta estiloa erakusten zuen. Kantu, organu eta pianorako lanak egin zituen: Dulce Madre, Virgen Pura (hiru ahotsetarako kantiga); El eco del valle eta Suite Davídica (organoarentzako lanak); Canción del finlandés kantuaren letra, etab. Sari ugari jaso zuen bere bizitzan zehar.