Gernika: Euskal kulturari buruzko web-ataria

Autor/a

Enlaces relacionados

Zure iritzia / Su opinión

Participa

Premios

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Guk, nosotros

Iker BLAS

Nuria Vilalta 2009an Argentinara iritsi zenean, bertan ezagutu zituen euskaldun eta haien ondorengoekin bururatu zitzaion “Guk” egitasmoa sortzea. Ordura arte ezezaguna egiten zitzaion Argentinako euskal sentimenduaren inguruko errealitatea, telebistarako dokumental-sorta batean bihurtu nahi izan zuten lagun askoren bultzadari esker.

Zoritxarrez hiru urteko lana eta grabazio materialek ez zuten ekoizpen-etxeen edo erakunde publikoen arreta bereganatu. Egindako lana zokoratua amaitzeko arriskua handia izan arren, beste behin, beren lanagatik dirurik jaso ez duten profesionalen lanari esker 69 minutuko dokumentala jaio zen.

Lan korapilatsua izan zen grabazio ordu guztiak ordu bete bakarrera laburtzea. Ezinezkoa izan zen, gainera, dokumentalean parte hartu zuten guztien ahotsak sartzea. Horregatik, “Guk” gugandik 10.000 kilometrotara bizi diren euskaldunen ametsa eta kezka nagusien zertzelada bat baino ez da. Baina hori bai tesi eta helburu jakin batekin kanpoan edo barruan bizi diren euskaldunak eta Euskal Herria maite dutenak elkartzea.

 

 

Emaitza %100ean independientea izanik, dokumentala ahalik eta jende gehienak ikus dezan sarean dago ikusgai hurrengo webgunean: www.guknosotros.com

Nuria Vilalta llega a Argentina en 2009 donde conoce a gente euskalduna y a sus descendientes. Juntos se les ocurre crear el proyecto “Guk”. Hasta el momento desconocía la realidad del sentimiento vasco argentino y, gracias al apoyo de muchos amigos, deciden convertir eso en una serie de documentales para la televisión.

Desgraciadamente, el trabajo y las grabaciones de 3 años no consiguieron acaparar la atención ni de las productoras, ni de las entidades públicas. Había un gran riesgo de que el trabajo realizado quedara arrinconado y, una vez más, gracias al trabajo de gente que no ha cobrado nada, ha nacido un documental de 69 minutos.

Fue una tarea enrevesado el resumir tantas horas de grabación a una sola. Además, fue imposible meter las voces de todos aquellos que habían participado en el documental. Por eso “Guk” no es más que una pincelada de los sueños y las preocupaciones de vascos que viven a 10.000 kilómetros de aquí. Eso sí, está hecho con el objetivo de reunir a los que viven fuera, dentro y a todos aquellos que aman el País Vasco.

Siendo el resultado 100% independiente, el documental está en la red para que lo pueda ver el mayor número de personas posible: www.guknosotros.com

La opinión de los lectores:

comments powered by Disqus
Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia