Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Dejabu Panpin Laborategia
Argitaletxea: Artezblai, 2012
Ezaugarriak: Dejabu Panpin Laborategia 2001ean sortu zuten Ainara Gurrutxagak eta Urko Redondok, batez ere txotxongiloen munduak erakarrita. 2005ean ikasketetan sakontzeko helburuarekin Londonera joan ziren. Itzulita konpainiak “Gizona ez da txoria” (2009) sortu zuen, ondoren hainbat sari jaso zuen ikuskizuna —horien artean Bilbon, Pragan eta Serbian—. “Azken portua” (2010), Artedrama eta LPTPekin elkarlanean sortutako “Errautsak” (2010) eta “Gure bide galduak” (2011) antzezlanak heldu ziren ondoren. Azken bi hauek Donostia Antzerki Saria eskuratu dute, 2011 eta 2012an, hurrenez hurren. Konpainiak ohikoa duen moduan “Gure bide galduak” kolektiboki sortu zuen, batez ere antzezleen espresibitatea, objektuen tratamendua eta zuzeneko musika oinarri hartuta. Antzezlanak kritika bikainak jasotzeaz gain, ikusleen erantzun eta harrera beroa izan du.