1835. urteko urtarrilaren 13an jaio zen Errenterian “Xenpelar” bertsolaria

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Juan Francisco Petriarena Recondo «Xenpelar»

Juan Francisco Petriarena Recondo “Xenpelar”.

Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen, Oiartzungo mugan. Gaztetan morroi ibili zen Oiantzunen. Ezkondu eta Errenteriako kalean bizi izan zen, ehun fabrika handi batean lan egiten zuela. Bat bateko bertso apur batzuk gordetzen badira ere, Iparragirrerekin eta Musarrorekin izandako bertso eztabaidak esaterako, bertso jarriak dira Xenpelarren bertso zail ezagunenak. Hogeita hamar bat bertso paper gorde dira gaur egun arte. Sail horietatik gogoangarrienak: Pasaiako plazatik dator notiziya, Frantsesaren ideiak, Andre txarren bentajak, Betroiarenak, Ezkondu eta ezkongai, Azken juiziokoak, Iya guriak egin du. Xenpelar jotzen da XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia