Enrique Areilza Arregui medikua 1860ko otsailaren 6an jaio zen Bilbon

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Enrique Areilza Arregui

Enrique Areilza Arregui.

1860ko otsailaren 6an Bilbon (Bizkaia) jaiotako medikua. Eragin nabarmena izan zuen Euskal Herriko medikuntzaren garapenean. Kirurgiaren, klinikaren eta prebentzio-medikuntzaren eta medikuntza sozialaren aurrerapenean funtsezko lana egin zuen. Valladolideko Unibertsitatean egin zuen karrera 1876 eta 1879 artean. Ondoren Parisera jo zuen. Han Polaillon eta Goselin ezagutu zituen Pitié eta Charité ospitaleetan.

Parisen emandako denbora erabakigarria izan zen amaren integrismoarekin talka egin zuen espiritu ireki bat garatzeari dagokionez; horrez gain, agnostizismoa ere bertan garatu zuen. Halaber, interes intelektual ugari eta anitzak esnatu zitzaizkion barnean. Ekialdeko erlijioa praktikatu zuen eta baita hipnotismoa ere. Hala, Charcot eskola ere ezagutu zuen bertatik bertara.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia